Europakoak 2024 -
UPyD
Pagazaurtunduak 'ETA zuritzearen aurka' borrokatu nahi du
Europako hautekundeetarako bigarren hautagaiak "terrorismoa delitu unibertsala izateko eta ez preskribitzeko" "lobby" bat izatea faltan botatzen du.
UPyDren azken "fitxaketa" izan da eta Europako hauteskundeetan bigarren hautagai gisa joango da. Europara "ETAren irudiaren zuritzearen aurka" borrokatzeko joan nahi du.
Elkarrizketa batean aitortu duenez, ETAren munduaren inguruan dauden "gezurrak" desmontatzeko "behar beste ordu sartuko" ditu. Taldea babesten dutenek "beldurrezko historiala" lausotzea lortu duten arren, Estatua "oso atzetik joan da eta ez da hain bizkorra izan".
Horrela, Europako hautekundeetarako bigarren hautagaiak "terrorismoa delitu unibertsala izateko eta ez preskribitzeko" Giza Eskubideen Europako Epaimahaian "lobby" bat izatea faltan botatzen du.
Rosa Diezen apostua da Maite Pagazaurtundua eta bere garaian alderdi magentako liderrak egin zuenez, PSOEtik UPyDra bidaia egin du, momentuz independiente gisa aurkeztu den arren.
UPyDk alderdi oso gaztea izatearen "bertutea" du "iraganeko eragozpenik gabe", eta horregatik errealitateari modu zuzenean egin diezaioke aurre. "Argumentuekin deskalifikazioekin baino" lan egiten duen alderdia da, bere ustez, eta Pagazaurtunduaren aburuz hori oso garrantzitsua da.
Europaren aldekoa dela aitortu du eta "gaixotasun nazionalisten" aurka daudenek oso ondo ulertzen dutela ultranazionalismoak eta xenofobia ekidin behar direla krisialdi eta "beldur" garai honetan.
Halere, Pagazaurtunduaren ustez Europar Batasunak abiarazi behar duen erreforma nagusia "muga efektuaren aurka" egitea da. Oraindik darrai eta horren alde egin behar da, bere ustez, hezkuntzaren alorrean.