Europakoak 2024 -
Aurkezpen ekitaldia
EH Bilduk 'herrien askatasunen eta eskubideen alde' egin du
Koalizioak Europako hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du gaur Donostiako Miramar Jauregian.
Erredakzioa
Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak azaldu duenez, koalizio abertzaleak "justizia sozialean eta askatasunen oinarritutako Europa hobe baten alde egingo du".
EH Bildu koalizioak datorren maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du gaur Donostiako Miramar Jauregian.
Lurralde guztietako pertsonek osatzen dute EH Bilduren zerrenda: Lorena Lopez de Lacalle, Maite Juliana Iturre, Igor Nabarro, Urko Aiartza, Iria Epalza, Alex Larragoiti eta Mikeldi Diez. Marian Beitialarrangoitia parlamentaria ere zerrendan sartu dute, hamazazpigarren postuan.
"Azken urteotan, beraiek sortu duten krisiaren aitzakiarekin, Troikarekin edo Troikarik gabe, zerbitzu sozialak desmantelatu dituzte, eskubide sozialak deuseztu. Erasoa orokorra da, ondorioak ezagunak dira, eta beldurrarekin neutralizatu nahi dituzte murrizketen eta inposaketen aurkako erantzunak", esan du Juaristik eskaini duen hitzaldian.