Europakoak 2024 -
Maiatzak 25
Bilbo, Iruña eta Gasteiz, kanpainari hasiera emateko agertokiak
EAJko zerrendaburua Urduñan izango da goizean eta gaueko 22:00etan Hondarribian egingo dute kanpaina hasierako ekitaldia. EH Bilduk Iruñean hasiko du kanpaina, arratsaldeko 19:00etan.
I.G. / EITB.COM
Europako hauteskundeei begira, kanpaina ofiziala gauerdian hasiko da.
EAJko zerrendaburua Urduñan izango da goizean eta gaueko 22:00etan Hondarribian egingo dute kanpaina hasierako ekitaldia. EH Bilduk Iruñean hasiko du kanpaina, San Frantzisko plazan, arratsaldeko 19:00etan.
Ramon Jauregi eta Eider Gardeazabal hautagai sozialistak Bilbon 21:00etan hasiko dute hauteskunde kanpaina. Alderdi popularrak Carlos Iturgaiz izango du gaur Gasteizen, UPyDk Bilbon egingo du ekitaldia 19:30etan eta Ezker Anitzak ere Bilbon hasiko du bere kanpaina, 20:00etan. Azkenik, Vox alderdi berriak Gasteizen hasiko du hauteskunde kanpaina, Alejo Vidal-Quadras zerrendaburuaren mitin batekin eta Jose Antonio Ortega Lara edota Santiago Abascalekin.
Estatuko ekitaldi nagusiak
Estatuko alderdiek ere ekitaldi bereziak egingo dituzte gaur, kanpainari hasiera emateko. Gauerdian, Madrileko egoitzan, Miguel Arias Cañete PPren zerrendaburua eta Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentea izango dira. PSOEk Villaverden (Madrid) hasiko du bere kanpaina, Elena Valenciano hautagaiarekin eta Alfredo Perez Rubalcaba eta Tomas Gomezekin. Izquierda Unidak ere Madrilen ekingo dio bere kanpainari, Conde de Barajas Plazan, Willy Meyer zerrendaburuarekine ta Cayo Lara alderko koordinadorearekin. Azkenik, UPyDk Francisco Sosa Wagner eta Maite Pagazaurtundua izango ditu hasierako ekitaldian, Madrilgo Alcala Atean.