Hauteskunde Orokorrak -

Kanpaina itxiera

PPri bozkatzeko eskatu die Rajoyk PSOEko eta Ciudadanoseko moderatuei

Pedro Sanchezek "Espainia populismotik eta nazionalismotik babesteko" deia egin du eta Pablo Iglesiasek esan du Elkarrekin Ahal Duguri bozkatzea dela Rajoyri irabazteko boto baliagarri bakarra.

Mariano Rajoy PPren presidentegaia. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren presidentegaia. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren presidentegaia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilen egindako kanpaina bukaerako ekitaldian, Mariano Rajoyk ?boto moderatua? Alderdi Popularrean pilatzeko eskatu dei herritarrei. ?Gakoa berdin pentsatzen dugun guztiok bat egitea da?, azpimarratu du.

Ildo horretan, PSOEko eta Ciudadanoseko boto-emaile ?moderatuei? deia luzatu die datorren igandean Alderdi Popularraren aldeko botoa emateko eta horrela Elkarrekin Ahal Dugu geldiarazteko. Pablo Iglesiasen hautagaitza bigarren indar politikoa izatean ?Espainiari gerta dakiokeen okerrena? dela adierazi du.

?Jokoan asko dagoenez, zilegi da guk ere beste batzuek egin duten bezala batasunaren aldeko hautua egitea?, adierazi du Elkarrekin Ahal Duguri aipu eginez. ?Batuketa horrek eserleku gehiago izatea eta Espainiak bide onetik jarraituko duen Gobernua izatea ahalbidetuko du?, erantsi du.

Pedro Sanchez PSOE hauteskunde kanpaina

Pedro Sanchez PSOE hauteskunde kanpaina

PSOE

Sevillan egindako kanpaina bukaerako ekitaldian, Pedro Sanchezek bozkatzera joateko deia egin die herritarrei, ?Espainia populismotik eta nazionalismotik babestuz, haustura eragiteko Katalunian erreferenduma egin nahi dutenen aurrean?.

PSOEren presidentegaiak Erresuma Batuan gertatu dena bozkatzerakoan kontua izateko eskatu die herritarrei. ?Han eskuin arduragabeak eta populismoak Erresuma Batuko gizartea zatitzea eta Europar Batasunaren proiektua zalantzan jartzea eragin du?, kritikatu du.

Horrez gain, datorren igandean ?ezkerra eta eskuinera ez begiratzeko? galdegin die espainiarrei. ?Alderdi Sozialistaren koloreak sentitzeko eta Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguezek utzitako ondareaz harro agertzeko unea da?, azpimarratu du.

Iglesias Garzon Unidos Podemos hauteskunde kanpaina

Iglesias Garzon Unidos Podemos hauteskunde kanpaina

ELKARREKIN AHAL DUGU

Pablo Iglesiasek esan du Elkarrekin Ahal  Dugurena dela ?PP garaitzeko boto baliagarri? bakarra.

Madrilen egindako kanpaina bukaerako ekitaldian 10.000 pertsona inguru batu dira eta Iglesiasek Salvador Allende Txileko presidente ohiaren aipu bat bere egin du ?historia gurea eta historia herriek egiten dute? esaterakoan.

?Podemos baino garrantzitsuagoa den gauza bat dago eta hori bizi guztiko ezkerrak topagune historikoa egin duela da. Ohore bat da borroka sozial ezberdinen bitarteaz gure herriaren etorkizuna idaztea. Zuen zerbitzura gaude hemen. Herriaren haizea izateko gaude hemen?, azpimarratu du Iglesiasek.

Rivera CIudadanos hauteskunde kanpaina

Rivera CIudadanos hauteskunde kanpaina

CIUDADANOS

Albert Rivera Ciudadanoseko buruak ziurtatu du bere alderdiari botoa ematea Gobernua "desblokeatzearen" alde eta "Europa eraikitzeren" alde bozkatzea izango dela, Erresuma Batuan Brexitaren aldekoek irabazi eta gero EBn bizi den une "zail" honetan.

"Europako Estatu Batuak nahi ditut, nahiz eta Cameroni eta populistei ez zaien gustatzen". Gainera, esan du ez duela nahi bere alabak pasaportearekin bidaiatu behar izatea kontinentean zehar eta "pezetetan zenbatzen" ikasi behar izatea.

Era berean, Mariano Rajoy PPren hautagaiaren aurka ere egin du, Riveraren arabera, herrialdea martxan jarri ezin duen "gizon bat" da, besteak beste, "Barcenasen paperetan" dagoelako eta Gobernua eta alderdia susmopean daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Rajoy Hauteskunde orokorrak Espainian Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez Gaurko azken ordukoa Albert Rivera