Hauteskunde Orokorrak -
Ekitaldia Gasteizen
Alonso (PP): 'Pedro Sanchez EAJ, Bildu eta Podemoseko zerrendaburua da'
Kanpaina hasi aurreko ekitaldi politiko batean parte hartu du Alonsok Gasteizen, Javier Maroto (Araba), Beatriz Fanjul (Bizkaia) eta Iñigo Arcauz (Gipuzkoa) Kongresurako zerrendaburuekin batera.
Agentziak | Erredakzioa
Apirilaren 28rako hauteskunde orokorretan EAJ, PSOE, EH Bildu eta Unidas Podemosen boto-txarteletan “zerrendaburua Pedro Sanchez” izango dela adierazi du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak.
Kanpaina hasi aurreko ekitaldi politiko batean parte hartu du Alonsok Gasteizen, Javier Maroto (Araba), Beatriz Fanjul (Bizkaia) eta Iñigo Arcauz (Gipuzkoa) Kongresurako zerrendaburuekin batera.
Hauteskunde hauetan jendeak bi boto-txartelen artean aukeratu beharko duela errepikatu du Alderdi Popularreko buruzagiak: “PPrena eta Pablo Casadorena, eta gainerakoena, zerrendaburu berdina baitute, Pedro Sanchez, ez dago zalantzarik”.
“Hemen edo Pablo Casado da presidente, ala Pedro Sanchez, eta azken horrek hilabeteak eman ditu zer presidente mota den erakusten; eta haren borondatea ez da espainiar guztien presidente izatea, gutxienez herritarren erdia baztertzea baizik”, azpimarratu du.
Alonsoren ahotan, Espainiako gobernuburu eta hautagai sozialistak “batzuen eta besteen arteko lubaki bat egin nahi du Espainian”. “Elkarbizitzaren marko eta etorkizuneko nazioaren eraikuntzarako erabakietan PP” bazterrean utzi nahi duela kritikatu du.
Bestalde, PP “balio segurua” dela nabarmendu du Javier Maroto Arabako zerrendaburuak, politikaren eta herritarren “gauza garrantzitsuak nola tratatu dakielako”, enplegua, pentsioak, osasuna eta hezkuntza esaterako.
Bea Fanjulek mobilizatzeko eskatu die bere boto-emaileei, apirilaren 28an “etxean geratzeak irribarre handiputzeko gobernuari mesede egiten diolako”, baina “herritarren gehiengoak beste era batera gobernatzea nahi du”.
Azkenik, “Espainiarentzako une erabakigarria” dela esan du Iñigo Arcauzek, Katalunian bizi den “erasoaldiagatik”, “haustura arriskuagatik” eta ekonomiaren etorkizunagatik.