Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

16:42

Hauteskunde Orokorrak

A28 BITXIKERIAK

Hauteskunde eguneko anekdota eta bitxikeriak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Araban, posta bidezko botoen kopuruak marka hautsi du. Nafarroan, Zizurko eskola bat hustu behar izan dute suhiltzaileek. Errioxako herri batean minutu batean bozkatu dute herritar guztiek.

  • Iruñeko eskola batean egindako argazkia.

    Iruñeko eskola batean egindako argazkia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Apirilaren 28ko hauteskunde eguna normaltasunez garatzen ari da, anekdota eta bitxikeria batzuk izan diren arren.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakitera eman duenez, adibidez, hainbat intzidentzia txiki jaso dituzte goizean: Iruñean, hauteskunde mahai bat beste mahai batean egon behar zuten bokalekin osatu dute; beste bat ordezkoekin osatu dute, titular guztiak berandu iritsi eta gero; eta gaztelaniaz ez dakiela jakinarazi du presidenteak beste mahai batean.

Zizur Nagusian, berriz, hautesleku bat hustu behar izan dute suhiltzaileek 11:40an, berogailuaren galdarak gaizki erretzen zuelako. Karbono dioxido maila altua atzeman dute, eta itxita egon da neurketak egin eta egoera normaldu arte. 12:15ean ekin diote berriz ere jardunari.

Geldialdia dela eta, 20:35era arte izango da mahai horretan bozkatzeko aukera.


Araban, San Prudentzio egunarekin bat egin du hauteskunde egunak. Eguzkia eta tenperatura goxoak lagun, jendetza hurbildu da Armentiara, baina, aurretik, botoa ematera joan dira asko. Horietako batzuk 'blusaz' jantzita agertu dira Gasteizko zenbat hauteslekutara "kolorea" jarriz gaurko egun serioari.

Hauteskunde hitzordu honek Arabako jaiarekin bat egin izanak izugarrizko gorakada eragin du, gainera, posta bidezko botoetan (erroldaren % 11) eta marka hautsi dute Estatu osoan, modalitate honetan.

Araban jarraituz, Guardian ezustekoa izan dute bertako herritarrek, botoa ematera joan eta Loquillo ikusi dutenean mahaiko presidente gisa.


Gure mugetatik kanpo, Paco Leon aktore eta zinema-zuzendaria ere hauteskunde-mahai batean dago, eta umorez kontatu du honela, Twitterren: "Me han llamado para formar parte de una mesa electoral. El Luisma adalid de la democracia española cada vez la realidad se parece más a un capítulo de Aída".

Herri guztiaren botoak, minutu batean

Azkarrenak botoa ematen, beste urte batez, Errioxako Villarroya herriko sei bizilagunak izan dira, Logroñotik 63 kilometrora dagoen herrixkakoak. 40 segundo besterik ez dute behar izan botoa ematen hasi eta bukatzeko, baina dei ofiziala egin behar izan dutenez, 09:05ean geratu zaie marka.

Mozkortuta botoa ematera

Valentzian, mozkortuta zegoen gizon batek ez zegokion mahai batean eman du botoa. Kutxa bakoitzean bi boto-paper sartu dituela salatu dute mahaiko kideek, eta, ondorioz, gelditu egin dute bozketa. Gizona identifikatu eta izapideak egin dituzte.

Gertatu dena jaso eta gero, zonaldeko hauteskunde epaitegiak bozketarekin jarraitzea erabaki du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena