Hauteskunde Orokorrak -

A28

Boto batzuk ostu zituen mojaren auzia Fiskaltzara bideratu du Hauteskunde Batzordeak

Antza, moja adineko bi emakumerekin zegoen, eta horiek EAJren eta PSOEren aldeko boto-paperak eskatu zituzten, baina mojak PPren aldekoak sartu zizkien gutun-azalean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak Fiskaltzara bideratu du ustez Bilbon PPren aldeko boto batzuk ostu zituen mojaren auzia.

Antza denez, moja La Misericordia zahar-etxeko adineko bi emakumerekin zegoen, eta horiek EAJren eta PSOEren aldeko boto-paperak eskatu zituzten, baina mojak PPren aldekoak sartu zizkien gutun-azalean.

Une horretan, Elkarrekin Podemoseko ordezkari batek salatu zuen gertatutakoa, eta PSE-EEk salaketa aurkeztu du Hauteskunde Batzordean. Erakundeak arrazoia eman die sozialistei, eta auzia Fiskaltzaren esku utzi du.

PSE-EEk ohar batean gogorarazi duenez, hautesle batek hautatutako boto-paper bat aldatzeak sei hilabete eta hiru urte arteko espetxe zigorra ekar lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak