Hauteskunde Orokorrak -

A10 HAUTESKUNDEAK

EAEko hautagaiek aisialdirako aprobetxatuko dute gogoeta eguna

Hautagaiek ferietara joateko, erakusketak bisitatzeko, erosketak egiteko, paseatzeko eta familiarekin egoteko aprobetxatuko dute.

Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko zerrendaburua. Argazkia: EiTB
Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko zerrendaburua.
Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko zerrendaburua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresurako EAJko Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburuak Berasategiko Nekazaritza Azoka bisitatuko du, bilbon.

Bestalde, Arabako hautagaitzako kideak Gasteiz Erdialdeko batzokian bilduko dira 10:30ean hauteskunde kanpainaren garapena aztertzeko, "modu lasaian".

Kongresurako eta Senaturako EAJko hautagaiak Donostiako Zuloaga plazako kafetegi batean hitzartu dira hamaiketan elkarrekin gozaltzeko.

Isabel Celaa Hezkuntza ministro sozialista eta Kongresurako PSE-EEko zerrendaburua Madrilera joango da igandeko hauteskunde kanpaina jarraitzera. Paseo bat emateko, familiarekin egoteko, irakurtzeko eta atseden hartzeko aprobetxatuko du gogoeta eguna.

Patxi Lopez lehendakari ohiak atseden hartzeko eta familiarekin egoteko aprobetxatuko du. Hala ere, goizean erosketak egingo ditu hozkailua betetzeko. Arratsaldean, euria egingo duela aurreikusiz, siesta bat botako du eta film bat edo telesail bat ikusiko du.

Beheko Ganberako Gipuzkoako hautagaiak, Odon Elorzak, atseden hartuko du eta etxean egongo da familiarekin, baina ordenagailu aurrean jarriko da xake partida bat jolasteko.

Elkarrekin Podemosen Kongresurako hiru lurraldeetako zerrendaburuak, Roberto Uriartek, Pilar Garridok eta Juantxo López de Uraldek, Kortezubiko Basondo auzoko jatetxe batean ospatuko dute gogoeta eguna, hamabietan.

Kongresurako EH Bilduko Mertxe Aizpurua Gipuzkoako hautagaiak gerra zibilari buruzko erakusketa bat bisitatuko du Donostiako Koldo Mitxelenan, 11:30ean. Gainera, Oskar Matute bere semearen futbol partida ikustera joango da Barakaldora, Iñaki Ruiz de Pinedo Zalduondora joango delarik.

PPren aldetik, Diputatuen Kongresurako Beatriz Fanjul Bizkaiko zerrendaburua Euskadiko Ciudadanoseko Javier Gomezekin bilduko da Bilboko Campuzano plazan, 13:30ean.

Mari Mar Blanco Arabako Beheko Ganberako popularren hautagaia erosketak egitera joango da Gasteizko Hornikuntzaren merkatura, eta Gipuzkoako hautagaia, Iñigo Arcauz, anaiaren etxera joango da bazkaltzera eta arroza prestatuko du.

Azkenik, Bilboko Zabalguneko azokara hurbilduko da Más País-Euskadi Eraikiko Bizkaiko Txema Urkijo hautagaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Aisia Más País