Orokorrak -
Hauteskunde-kanpaina
Rojo: 'Rajoyk ez zuen neurria eman 2006an, ez du merezi presidentetza'
PSE-EEren Arabako eta Senatuaren presidentearen arabera, 'Rajoy jauna ezta bere alderdia ere ez ziren espero zen bezala jardun, ez politika ekonomikoan ez sozialean".
Erredakzioa
Javier Rojo PSE-EEren Arabako eta Senatuaren presidentearen hitzetan, Mariano Rajoy PPren burua "ez da egoerak eskatzen duen moduan jardun", ez oraingo krisi ekonomikoan, ezta ETAk 2006an zabaldutako bake-prozesuan ere; hori dela eta, "ez du merezi espainiar guztien presidentea izatea".
Rojok Yolanda Vicente Senaturako Arabako hautagaiarekin batera Gasteizen egindako ekitaldi batean esan duenez, Alderdi Popularra "makilak gurpiletan sartu" besterik ez du egin, gizarte espainiarraren arazoak "konpontzeko" ideiak proposatu beharrean.
PSE-EEren Arabako presidenteak ziurtatu du eurek beti babestu dituztela "edonolako gobernuak, egoera zail batean izan direnean". Euren iritziz, esan dezakete "Rajoyk ezta bere alderdiak ere ez dute egoerak eskatzen zuen erantzuna eman, ez politika ekonomikoan, ez sozialean".
Rojok PPren kideak kritikatzen jarraitu du ETAk 2006 su-etena iragarri ondorengo egoeran egin zutenagatik. "Zergatik ez esan, gogora ekarriko dugu aurreko legealdiko bake prozesuan gertatutakoa. Argi dago ez zirela espero zen bezala jardun", esan du.
Horregatik guztiagatik, Rojok azaldu duenez, "bakoitzak bere erantzukizuna bete dezala. Guk, gurea; baina Rajoyk, berea". Bere iritzian, PPren buruak "ez du merezi espainiar guztien presidentea izatea, ez duelako neurria eman". "Momentu hartan egon ez zena, ezin dugu espero oraingoan egotea", ohartarazi du.
Rubalcaba
Bestalde, botoak ezertarako balio ez duela pentsatzen dutenen "axolagabetasunak asko" kezkatzen duela esan du gaur Alfredo Perez Rubalcaba presidentegaiak. "Axolagabetasun hori ezkerrarentzako oso kaltegarria da, ezkerraren boterea jendea baita, botere ekonomiko eta mediatikorik ez duelako. Gure botoak etxean geratzen baldin badira, jendeak ezertarako balio ez dutela pentsatzen duelako, ezkerrak arazo bat du", ohartarazi du.
Horrela, hauteskundeetako ikuspegitik axolagabetasunak kezkatzen duela onartu du Rubalcabak. Haunteskunde egunerako bi aste falta direnean emaitzak kezkatzen ez duela esaten duenak gezurretan ari dela onartu du hautagai sozialistak. Hala ere, gizarteko zati baten "bakartzeak" gehiago arduratzen duela azaldu du Rubalcabak. Zentzu horretan, "irabazi gaituzte" edo "botoak ez du pena merezi" bezalako adierazpenek gehiago kezkatzen dutela esan du Rubalcabak, ezkerrari gehiago eragiten diotelako.