AEB-ko Hauteskundeak -

AEBetako hauteskundeak

Urakan batek bertan behera utz lezake Errepublikanoen Bilera

Abuztuaren 27tik 30era dute errepublikanoek 50.000 lagun bilduko dituen hitzordu nagusia Floridan, hain justu urakanen denboraldia bete-betean den sasoian.

Mitt Romney Argazkia: Efe
Mitt Romney   Argazkia: Efe
Mitt Romney Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublikanoek abuztuan Floridan egingo duten biltzar nagusia bertan behera gera liteke urakan denboraldia dela eta, bertako agintariek iragarri dutenez. Hain justu, hil horretan urakan asko izaten dira eta kalte handiak sor ditzakete.

Florida Estatuko larrialdien kudeaketarako bozeramaile batek gogoratu duenez, abuztuaren 27tik 30era 50.000 lagun espero dituzte errepublikanoek euren biltzar nagusian. Azken urteetan herrialdea gogorren astindu duten bi urakanek (Andrew eta Katrina) Florida zeharkatu zuten abuztuko azken astean.

Alderdi Errepublikanoarentzat hitzordu garrantzitsua da, besteak beste, Mick Romneyri, Barack Obamari aurre egingo dion hautagaiari, babes ofiziala emango diotelako bertan.

Alderdi Demokrataren batzarra hurrengo astean egitekoa da, Ipar Carolinan, AEBetako ekialdeko kostan hori ere. Beraz, errepublikanoen hitzordua atzeratzen bada, litekeena da bi alderdiek aste berean egitea euren bilerak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea