AEB-ko Hauteskundeak -
AEBetan
Erreserba Federalak langabeziari aurre egiteko plana jarri du abian
AEBetako Erreserba Federaleko presidenteak azaldu duenez, ekonomia nazionalak “aurrerapausoak” eman ditu, baina aurreikuspenak ez dira oso seguruak.
Erredakzioa
Ben Bermanke Estatu Batuetako Erreserba Federako presidenteak ostegun honetan azaldu duenez, langabeziak kezka handia sortu du, eta ekonomia nazionaleko ekonomiak “aurrerapausoak” eman dituen arren, aurreikuspenak ez direla oso seguruak nabarmendu du.
Bernankek prentsaurrekoan esan duenez, likidezia injekzio berriak ekonomiaren "susperraldia lehenbailehen itzultzea" du helburu, eta interes motak % 0 eta % 0,25 artean mantentzeko konpromisoa hartu du, “gutxienez 2015eko erdialdera arte”.
AEBetako langabezia abuztuan % 8,1ekoa zen, ondorioz, 43 hilabete daramatza % 8ko mailaren gainetik. Langabezia-tasak 2012an % 8 eta % 8,2 artean amaituko du, gaur aurkeztutako aurreikuspenen arabera. “Ez gara estutuko” moneta-politika doitzeko, gaineratu du.
Bernankek azaldu duenez, Erreserba Federalak ezin ditu Estatu Batuetako ekonomiaren gaitz guztiak sendatu, baina babesa eman ahal izango dugu”, Kongresuaren aldetik neurri osagarrien beharra dela eta.
“Nire ustez, likidezia injekzio berriak nahiko indarra izango du ekonomia norabide zuzenean bultzatzeko”, nabarmendu du.
Halaber, banku nagusiaren aldetik datorren plan berri honek, hirugarrena 2008an finantza-krisia hasi zenetik, “Erreserba Federala hor egongo dela konfiantza emateko adierazi nahi du”, Bermanken arabera.