AEB-ko Hauteskundeak -
BOTOAK
Hanburgesak eta takoak doan boto-emaileak animatzeko
Washingtoneko herritarrek botoa ematera animatzeko pizgarri bereziak aurkitu dituzte kaleetan. Legearen arabera, hautagai zehatz bati botoa ematearen truke ezin daiteke ezer eskaini.
Erredakzioa
Hauteskunde-kanpaina luze baten ondoren, botoa ematera animatzen dituen zenbait pizgarrirekin topo egin dute Washingtoneko herritarrek: doako hanburgesak, takoak eta taxi bidaiak, besteak beste.
Legearen arabera, hautagai zehatz bati botoa ematearen truke onuraren bat eskaintzea debekatuta dago. Horretaz gain, botoa nori eman dioten adierazten duen bereizgarririk erakustea ezin zaie exijitu boto-emaileei. Hori dela eta, hiritar orori zuzendutako eskaintzak egin dituzte gaurkoan.
Jatetxeak, kafetegiak eta taxilariek botoa emateko gogoak pizteko eskaintzak egin dituzte saltokiek. Adibidez, “California Tortilla” jatetxean “boto” hitza esanez gero, trukean tako bat jasoko dute. Antzekoa gertatzen da “ZBurger” jatetxean, kasu honetan “ZVote” hitza esatekotan, hanburgesa bat jasoko dute trukean.
Zenbait kafetegik gorri, zuri eta urdin koloredun eskumuturrekoak oparitzen dituzte, AEBetako “banaezintasuna” sinbolizatzen dute horiek. Aldi berean, eskumutur horiei esker, botoa ematen den tokiraino doako bidai bat jaso dezakete erosleek.