AEB-ko Hauteskundeak -
Esperotako adierazpenak
Obama: 'Ezin dugu herri xehea zerga-eztabaidaren menpeko egin'
AEBetako presidentea “akordioetara irekita” azaldu da, baina diru-sarrerak igo egin behar dutela eta defizitaren murrizketa era “orekatuan eta arduratsuan” egin behar dela nabarmendu du.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak esan duenez, herri xeheak ezin du zergen arazoaren menpeko izan, ezta zergak murrizteko neurria luzatzearen eztabaidarena ere, eta aberatsek gehiago ordaindu behar dutela nabarmendu du.
“Ezin dugu herri xehea menpeko egin aberatsenentzako zergen murrizketak eztabaidatzen ari garen bitartean”, azaldu du Obamak azaroaren 6ko hauteskundeak irabazi zituenetik egindako lehenengo prentsaurrekoan.
Urtean 250.000 dolarreko diru-sarrerak dituztenentzako zergak gehitzea eskatu du Obamak, herrialdeak diru-sarrerak gehitzeko, eta atzeraldira eraman dezaketen murrizketa automatikoak ekiditeko.
Presidenteak azaldu duenez, “hobeto egin” dezake errepublikanoekin jarrerak gerturatzeko, baina hauteskundeen ostean “herri xeheari laguntzeko agintaldia” jaso duela azpimarratu du, "banakoaren nteresak edo politikak kontuan hartu gabe”.
Oraingoz Kongresuko Ordezkarien Ganbera kontrolatzeko duen errepublikanoekin zergak igotzeko jarrera ez ahalbidetzeko jarrera mantendu du.
Obama “konpromiso irekietarako eta ideia berrietarako” prest azaldu da, baina diru-sarrerak igo egin behar dutela eta defizitaren murrizketa era “orekatuan eta arduratsuan” egin behar dela nabarmendu du.
"Amildegi fiskala"
“Ez diet atea aurpegi aurrean itxiko” (errepublikanoei), esan du Obamak, eta urte amaiera baino lehen akordio batera iritsiko direla gaineratu du, murrizketa automatikoak eta zergen salbuespenak ekidingo dituena. Azken hori gertatuz gero, “amildegi fiskalera” eramango lituzkeela nabarmendu du.
Presidenteak azaldu duenez, “aberatsenak diren % 2k” ez dute George W. Bushen Gobernuak onartutako salbuespenak mantentzea behar, baina bai herri xeheak.
Defizita murrizteko herri xehea kaltetu behar izatea kritikatu du Obamak, baita ikerketarako aurrekontua murriztea ere.
Barack Obama AEBetako presidenteak esan duenez, herri xeheak ezin du zergen arazoaren menpeko izan, ezta zergak murrizteko neurria luzatzearen eztabaidarena ere, eta aberatsek gehiago ordaindu behar dutela nabarmendu du. “Ezin dugu herri xehea menpeko egin aberatsenentzako zergen murrizketak eztabaidatzen ari garen bitartean”, azaldu du Obamak azaroaren 6ko hauteskundeak irabazi zituenetik egindako lehenengo prentsaurrekoan. Urtean 250.000 dolarreko diru-sarrerak dituztenentzako zergak gehitzea eskatu du Obamak, herrialdeak diru-sarrerak gehitzeko, eta atzeraldira eraman dezaketen murrizketa automatikoak ekiditeko. Presidenteak azaldu duenez, “hobeto egin” dezake errepublikanoekin jarrerak gerturatzeko, baina hauteskundeen ostean “herri xeheari laguntzeko agintaldia” jaso duela azpimarratu du, "banakoaren nteresak edo politikak kontuan hartu gabe”. Oraingoz Kongresuko Ordezkarien Ganbera kontrolatzeko duen errepublikanoekin zergak igotzeko jarrera ez ahalbidetzeko jarrera mantendu du. Obama “konpromiso irekietarako eta ideia berrietarako” prest azaldu da, baina diru-sarrerak igo egin behar dutela eta defizitaren murrizketa era “orekatuan eta arduratsuan” egin behar dela nabarmendu du. "Amildegi fiskala"“Ez diet atea aurpegi aurrean itxiko” (errepublikanoei), esan du Obamak, eta urte amaiera baino lehen akordio batera iritsiko direla gaineratu du, murrizketa automatikoak eta zergen salbuespenak ekidingo dituena. Azken hori gertatuz gero, “amildegi fiskalera” eramango lituzkeela nabarmendu du. Presidenteak azaldu duenez, “aberatsenak diren % 2k” ez dute George W. Bushen Gobernuak onartutako salbuespenak mantentzea behar, baina bai herri xeheak. Defizita murrizteko herri xehea kaltetu behar izatea kritikatu du Obamak, baita ikerketarako aurrekontua murriztea ere.