Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

'Junts pel si' zerrendaren bide orriak hautsak harrotu ditu Espainian

Legealdiko azken kontrol saioan, Kataluniako Parlamentuan, Albert Rivera C’seko buruzagia “ezikasi” bat dela esan du Artur Mas Generalitateko presidenteak. PP “hooligan” bat dela erantsi du Masek.

Artur Mas Generalitateko presidentea Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Tentsio-uneak Katalunian, legealdi honetako azken kontrol-saioan

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 27ko hauteskundeak irabazten baldin baditu ?Junts pel si? zerrenda bateratuak martxan jarri nahi duen prozesu independentistak hautsak harrotu ditu Katalunian eta Espainian.

Gobernua ?aurrez aurreko eraso? bati aurre egiteko ?prest? dagoela aurreratu zuen Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak asteartean. Bestalde, Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak haustura sozialaz ohartarazi zuen. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak emandako bertsioaren arabera, Artur Masen jarrera ?bideraezina? dela ?argi utzi? du gaur Felipe VI.a erregeak.

Alderdi batzuen ?enkante edo ateraldi txapelketen? eta Masen desafio independentistaren aurrean Espainia krisiaren ?ekaitz perfektua? gainditzera eraman duen politika ekonomikoa mantendu behar dela aldarrikatu du gaur Rajoyk.

?Konstituzioaren mamia defendatuko dut, Konstituzioan sinesten dudalako eta nire betebeharra delako?, azpimarratu du gobernuburuak. ?Legetik at ez da ezer posible, eta legearen barruan gauza asko posible dira?, gaineratu du.

Ministroak ere, independentismoaren aurka

Justizia, Atzerri eta Industria ministroak ere zerrenda independentistaren kontra agertu dira. ?Joko arauak urratzeak arbitrariotasunera edo diktadurara? garamatzala esan dio Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak Masi. ?Arrazionaltasunera itzultzeko? eskatu dio Margallok Generalitateko presidenteari.

Kataluniako egoera ?arduragabekeria sakon baten ondorio? dela adierazi du Jose Manuel Soria Industria ministroak.

I27ren ondoren Katalunian aldebakarreko independentzia adierazpen bat ematea ?ezinezkoa? dela uste du Rafael Catala Justizia ministroak. Autonomia bertan behera uztea aurreikusten duen Konstituzioko artikulua ?erabat indarrean? dagoela gogorarazi du ministroak.

Tentsioa Parlamentuko kontrol saioan

Legealdiko azken kontrol saioan, Kataluniako Parlamentuan, Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia ?ezikasi? bat dela esan du Artur Mas Generalitateko presidenteak. PP ?hooligan? bat dela erantsi du Masek.

Espainiako Gobernuak Katalunian referendum bat negoziatzeko borondaterik izan ez duela aurpegiratu dio Masek Alicia Sanchez-Camacho PPCko presidenteari. Kataluniako herriaren ahotsa egunen baten ?entzungo? ote duten galdetu dio Generalitateko presidenteak Sanchez-Camachori. Era berean, ?hooligana egiten jarraitu beharrean, jende normala bezala mahai-inguruan eseriko? ote diren galdetu dio.

Mas ?historiako presidenterik txarrena? dela esan du Sanchez-Camachok. Mas Presidentetzari ?aipua kentzen? ari zaiola adierazi du Miquel Iceta PSCko buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa