Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27ren ostean

Gehiengo ezkertiarra batzeko deia egin die Rabellek ERCri eta CUPi

Catalunya Sí que es Poteko hautagaiaren iritziz, bi alderdi horiek bi aukeraren artean hautatu beharko dute: Mas presidente egin, edo Rabellek berak zuzendutako gehiengo sozial eskertiarra babestu.

Lluis Rabell Catalunya Sí que es poteko hautagaia. Arazkia: EFE
Lluis Rabell Catalunya Sí que es poteko hautagaia. Arazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Catalunya Sí que es poteko hautagai Lluis Rabellek gehiengo sozial ezkertiarra batzeko deia egin die ERC eta CUP alderdiei. Rabellen aburuz, iraileko hauteskundeen ostean, bai ERCk bai CUPek ere bi aukereraren artean hautatu beharko dute: Artur Mas presidente egin, edo Catalunya Sí que es potek berak zuzendutako gehiengo sozial eskertiarra babestu.

Eferi eskainitako elkarrizketa batean Rabellek esan duenez, ERCko eta Junts pel Síko hautagaiek "apustu okerra" egin dute zerrenda bateratuaren parte izateari oniritzia ematean, Rabellen irudiko, "CDC eta Artur Mas presidentea bera ahituta daudela ezkutatu nahi dutelako".

Rabellen iritziz, CDCk "jende ugariaren borondate onaz aprobetxatu da aurpegi estalitarekin hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, eta boterea berreskuratu nahian dabil, programa argi azaldu eta bere politikaren balantzea egin gabe". "Gizarte zibilaren atzetik ezkutatzen ari dira, eta ez dute gobernatuko", iragarri du.

Halaber, Romevaren "huts egitea" deitoratu du, "proposamen horrek egungo egoera desblokeatuko duela prentsatzen baitu, eta guztiz kontrakoa izango da, blokeo batera eraman gaitzake, erabakitzeko eskubidea amortizatutzat ematen baitu, eta Kataluniako herritarren gehiengo bat erakartzeko aukera galtzen du".

Gainera, Rabellek esan duenez, ERCk "uste du independentziarako bidea zuzenea eta erraza dela, eta bere diskurtso propioaren biktima izaten amaitu du".

Guztien artean Kataluniako Konstituzioa idatzi

Bestalde, irailaren 27ko hauteskundeetan CDCren hautagaitzak irabaziz gero, independentziaren aurka dauden indar politikoak deitu ditu Josep Rull CDCren idazkari nagusiak eta Junts pelS Síren 12. kideak, guztien artean Kataluniako Konstituzioa idatz dezaten. Deia hori Unió, PSC, Catalunya sí es, PP eta C's alderdiei egin die.

"Katalunia aberria dela pentsatzen dutenak kontuan hartu behar ditugu (PSC, Catalunya sí es pot eta UDC) , baina "ezetza" erradikalenaren aldekoak ere hartu nahi ditugu (PP eta Ciudadanos), katalan guztion Konstituzioa izango baita", esan du Europa Pressi eskainitako elkarrizketan.

Rullek esan duenez, Estatu katalan baten eraikuntzan bakarrik katalanak sentitzen direnak egon beharko dira, baina paraleloki, andaluzak, galegoak edo marokoarrak sentitzen direnak ere. "Guztion Estatua izango da, beraz, guztion Konstituzioa izan behar da", gaineratu du.

Rullek azaldu duenez, Irlandako Konstituzioaren erreforman inspiratu dira: hasierako fase batean, alderdiek eta herritarrek parte hartuko dute; eta bigarren fase batean, Konstituzioa Parlamentura igaroko da eta herriak onetsi beharko du.

"Mehatxuen eta beldurren argumentu apokaliptikoak alde batera uzteko deia egiten diegu, eta argumentu zehatzak ematera eta katalanak helduak bezala tratatzera gonbidatzen ditugu", amaitu du Rullek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako hauteskundeak