Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Katalunian

Fernandez Diaz: 'Independentziak pobrezia eta familien zatiketa dakar'

Ministroaren ustez, familien zatiketa zenbait kasutan "dagoeneko ematen ari den fenomenoa" da.

Jorge Fernandez Diaz Kataluniako PPren kanpaina ekitaldian izan da. Efe.
Hauteskundeak Katalunia | Jorge Fernandez Diazen adierazpenak
Jorge Fernandez Diaz Kataluniako PPren kanpaina ekitaldian izan da. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako independentziak "pobrezia" eta familien zatiketa ekarriko duela adierazi du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Hedabideei Sant Cugas del Valléseko ekitaldiaren ondoren egindako adierazpenetan, zaitiketa horiek zenbait kasutan ematen ari direla azpimarratu du.

Ministroak Artur Mas Generalitateko presidente eta CiUko hautagaiari legegintzaldiaren erdian "amore ematea" leporatu dio, baita agintari ardurak baztertzea ere.

Independentismoak katalunian duen babesari dagokionez, babes hori zenbatekoa den hauteskunde egunean ikusiko dela esan du, eta hauteskunde orokorretan Kataluniren eta Espainiaren batasunaren aldekoek boto gehiego lortu zituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea