Udal eta Foru Hauteskundeak -

Nafarroa

Ahal Dugu, Nafarroa eta EAEren bat egiteari buruzko galdeketaren alde

Irene Montero koordinazio idazkariak, hala ere, argi adierazi du une honetan ez dela lehentasunezko gaia alderdiarentzat.

Irene Montero Podemoseko Koordinazio idazkaria. Argazkia: Efe
Irene Montero Podemoseko Koordinazio idazkaria.
Irene Montero Podemoseko Koordinazio idazkaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Podemoseko Koordinazio idazkariak ez du baztertu Nafarroak eta EAEk bat egiteari buruzko erreferenduma antolatzea, Nafarroako Ahal Duguren hauteskunde programan, ostiralean onartuko den testuan, agertzen den bezala.

Monterok alderdiaren exekutibaren bileraren ondoren azpimarratu duenez, hala ere, une honetan gai hori ez dago lehentasunen artean, helburua hauteskundeetan PPri irabaztea baita, beste guztiaren gainetik.

Dena dela, Podemoseko ordezkariak gaineratu du alderdiaren apustua bizitza publikoaren alde guztiak demokratizatzea dela, subiranotasuna eta demokrazia berreskuratzeko, eta horrek "eztabaida prozesu handiak irekitzea" suposatuko duela.

"Ez digu beldurrik ematen guztiari buruz eta mundu guztiarekin hitz egiteak", adierazi du kazetariek Nafarroako Ahal Duguren programaren inguruan galdetu diotenean. Izan ere, ostiralean onartuko den programaren zirriborroan Nafarroa subjektu politikoa dela aldarrikatzen da, beste erkidego batzuekin dituen loturak erabakitzeko eskubidearekin.

EH Bildurekin itunak egiteaz galdetuta, Monterok erantzun du maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean aztertuko dutela hori, eta “"Podemosen egiten dugun moduan", herritarrek erabakiko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak berriak Nafarroako Hauteskundeak emaitzak