Udal eta Foru Hauteskundeak -

Gipuzkoa

Donostiako 'administrazioaren mapa berria' proposatu du Izagirrek

Gainera, "hiritarren eta auzien beharren arabera" gobernatzeko konpromisoa agertu du alkate donostiarrak.

Izagirrek dio herritarrek protagonismoa duten hiria nahi duela

0:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako alkate eta EH Bilduren alkategaiak Donostiako "administrazioaren mapa berria" egiteko konpromisoa hartu du, "auzo bakoitzaren bizi-errealitatean" oinarrituta egongo dena.

Izagirrek proposamena luzatu du koalizioak hiriburu gipuzkoarrean egindako ekitaldi batean. Berton, pertsona talde batek mosaikoa osatu du Donostiako auzoen izenak zeramatzaten kartelekin.

Gainera, "hiritarren eta auzien beharren arabera", eta ez erabakiak "bulegoetan" hartuz, gobernatzeko konpromisoa agertu du alkate donostiarrak.

Horren ildotik, "ezinbestekotzat" jo du auzoen herritarren parte hartzea; esterako, Urumean gertatu bezala, eta "ez distrituekin bezala, beste batzuek hartu baitituzte erabakiak, auzokoen egoera aintzat hartu barik".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostia Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia albisteak EH Bildu