Udal eta Foru Hauteskundeak -

PP

Politika 'begirada ezberdin batekin' egitea defendatu du Albisturrek

PPren Donostiako alkategaiak azaldu du alkate izatea lortzen badu Udaleko talde guztiekin elkartuko dela bidean gelditu diren proiektuak definitzeko eta martxan jartzeko.

Miren Albistur. Artxiboko irudia: EiTB
Miren Albistur. Artxiboko irudia: EiTB
PPren zerrenda, 'hiri gehiago eta politika gutxiago' nahi dutenentzat

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Albistur PPren Donostiako alkategaiak esan du ez duela harritzen hiritarrak politikarekiko interesa galdu izana, baina haren hautagaitzak eskaintzen duen "begirada ezberdinarekin" hiria merezi duen tokian jarriko duenaren konbentzimendu osoa erakutsi du.

Kontxako badiaren parean egindako ekitaldi batean, kanpainako ildo nagusiak eta Donostiako auzoak zeharkatuko dituen autoa aurkeztu ditu Miren Albisturrek. Horren esanetan, hiriak ezin du "denbora galtzen jarraitu".

Albisturrek esan duenez, hiriaren errealitateari oso lotuta dagoen leloa aukeratu dute popularrek: "Beste begirada batekin". Horren hitzetan, politika beste modu modu batera egitea, Udalean egotea eta hiriari beste optika batekin begiratzea esan nahi du; hiritar guztiak kontuan hartuz eta hiriaren eta hiritarren beharrak alderdien interesen aurrean lehenetsiz.

"Donostiarrak politikaz nekatuta daude eta ez naiz harritzen. Ni naiz politikarekiko interesa galdu duenetako bat", aitortu du Albisturrek. Dena den, begirada ezberdinarekin eta gauzak benetan egiteko moduarekin Donostia "merezi duen tokian" jartzeko ziurtasuna azaldu du.

Horren hitzetan, lau urtean ez da ezer gertatu Donostian eta "hiriak ezin du gehiago itxaron". Ildo horretan, "alderdien arteko liskarrak tarteko, denbora askoan kutxan sartuta egon diren proiektuak" martxan jartzeko garaia dela adierazi du.

Donostiako alkate izatera heltzen bada, azpimarratu du Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin elkartuko dela bidean gelditu diren proiektuak definitzeko eta martxan jartzeko. Egin beharreko proiektu horien artean Anoetaren eraberritzea, Donostia 2016 edota Amarako lanak nabarmendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015