Udal eta Foru Hauteskundeak -
M24
Quirogak botoa eskatu die 'noizbat PPrengan konfiantza izan zutenei'
Bilbon hasi du hauteskunde-kanpaina EAEko PPk. Ekitaldian, popularrek aurkeztu dituzten 200 hautagaientzat “babesa” eskatu du Quirogak, pertsona horiek “Euskadi eraldatu nahi dutelako”.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak botoa eskatu die “noizbait PPrengan konfiantza agertu zutenei” eta, egun, “euren ezinegona adierazi nahi dutenei”. “Bi aukera daude maiatzaren 24ari begira: euskal herritarrek ditugun arazoak kudeatuko dituzten gobernuak eta aukerak emango dizkigutenak edota, aldiz, XIX. mendeko ideologia abertzaleen menpe egongo direnak”, ohartarazi du.
Bilbon hasi du hauteskunde-kanpaina EAEko PPk. Ekitaldian, popularrek aurkeztu dituzten 200 hautagaientzat “babesa” eskatu du, pertsona horiek “Euskadi eraldatu nahi dutelako”.
“Pertsona horiek lehiakorrago egin nahi dute Bizkaia bere hiri eta lurraldeetatik, politikagintzan aurrera egiteko, eta EAJren ideia zaharrak atzean uzteko. Izan ere, PPrenak XXI. mendeko ideiak dira”, erantsi du.
PPk ez duela inor engainatzen esan du Quirogak, eta bere burua “den modukoa” aurkezten duela gaineratu du. “Argi eta garbi esaten du herritarrei zer eskaintzen dien”.
“Ez zaitezte aurpegi atsegin horiekin fida; gero, hauteskundeetako emaitzen arabera, berriro oihukatuko dute independentziaren alde; hori da benetako EAJ, eta ez kanpainan zehar itxurak egiten dituena bere benetako proiektua ez azaltzeko”.
Bestalde, Javier Ruiz Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak esan du PPk inkestek erakutsitako emaitza baino “hobea” lortuko duela maiatzaren 24an. Alderdi popularrarek Bizkaia “Espainia izaten jarraitzea” ahalbideratuko du, Ruizen hitzetan. “Ez daitezela abenturazaleak etorri gure ongizatea arriskuan ipintzera””, esan du.
Horrez gain, zergak jaitsi egingo dituela agin du Javier Ruizek, autogobernuak eskaintzen dituen onurak erabilita.