Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Hauteskunde erabakigarriei begira, Nafarroan

UPNk aginteari eutsi nahi dio, eta aldaketa nahi duten alderdiak itunetaz mintzatu dira kanpaina hasi orduko. Hona hemen ostiral honetako ekitaldi nagusiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, maiatzaren 24ko hauteskundeek Foru Gobernuaren kolorea aldatuko ote duten hala ez da gakoa. UPNk aginteari eutsi nahi dio, eta aldaketa nahi duten alderdiak itunetaz mintzatu dira kanpaina hasi orduko. Hona hemen ostiral honetako ekitaldi nagusiak.

UPN

Orreagan egin du Javier Esparza UPNko hautagaiak bere lehen hitzaldia. Presidente aukeratzen badute, Nafarroako langabezia-tasa % 10etik jaistea ?lehentasuna? izango da Esparzarentzat.

?Nire hautagaitza aurkezten badut, herri honetan sinesten dudalako da, eta, gure bizitzetako krisirik latzena gaindituta, azkar altxatuko gara, hazkundearen eta aberastasunaren bidera tinko bueltatzeko?, adierazi du.

Guztira 178 neurri ?zehatz eta errealista? aurkeztuko ditu UPNk kanpainan zehar.

UPN EITB

Geroa Bai

Datorren legealdian Nafarroak Bruselan bulego bat irekitzea proposatu du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaiak. Horrez gain, Nafarroa EAE eta Akitania osatzen duten euroeskualdean sartzea ere eskatu du.

Europaz mintzatu da Barkos kanpainako lehen ekitaldian. Geroa Baiko hautagaiaren hitzetan, Nafarroak ez da Europaz ?bat ere? baliatu, nahiz eta ?garapen elementua izan?.

Gogoratu duenez, murrizketak egiterako orduan, Nafarroako Gobernuak ?Bruselako bulegoa ixtea? erabaki zuen.

uxue barkos geroa bai efe

EH Bildu

Adolfo Araiz EH Bilduko hautagaiak esan du koalizioak ?ahalegin guztiak? egingo dituela ?aldaketarako hitzarmen bat lortzeko?. Horretarako, ?protagonismoetatik? eta ?pertsonalismoetatik? ihes egingo duela adierazi du, ?horrek akordioari kalte egin diezaiolako?.

Iruñean, EH Bilduko hautagai gazteek agerraldia egin dute, Adolfo Araiz Nafarroako presidentetzarako hautagaiarekin batera. Garazi Labiano hautagai gazteak eta Adolfo Araizek hitz egin dute bertan,

Labianok adierazi du EH Bildu dela gazteen ?beharrak, egonezinak eta kezkak lantzeko? tresna bakarra. Araizek nabarmendu du Nafarroan hain beharrezkoa den aldaketa lortzeko ·eredu injustu eta ustel honekin nazkatuta dauden pertsona guztien bultzada· ezinbestekoa dela; ·batez ere gazte, heldu eta emakumeena?.

MAM-eko argazkia: eh-bildu_

PSN

Nafarroa ?anitz eta ?barneratzaile? baten alde egingo du PSNk kanpainan zehar, gaur Maria Chivite hautagaiak adierazi duenez. Horrez gain, Foru Erkidegoarentzat ?gizarte eredu berria? ere proposatuko dute sozialistek.

Chivitek hitzaldi labur bat eman du gaur Iruñean, Sarasate Pasealekuan.

?Denon artean, Nafarroa berri batentzat kontakizun berria eraikin behar dugu, etorkizun hobea izango duen Nafarroarena, alegia?.

Maria Chivite PSN. EFE

Ahal Dugu

Azkenik, Aranzadi plataformak bere hauteskunde programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Besteak beste, ?ildo sozialak? oinarritzat izango dituen ?herri-auditoria? proposatu du hautagaitza horrek.

Ahal Dugu, Equo eta eragile sozial ezberdinek osatzen dute Aranzadi plataforma.

Bestalde, Madriletik Nafarroaz aritu da Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia. Nafarroako Ahal Duguk EH Bildurekin itunak egiteko ?atea zabalik? duela esan du, baina negoziazio mahaian ?indarkeriaren gaitzespena? jarriko luke Podemosek.

Podemos Nafarroa Ahal Dugu hauteskundeak. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak