Udal eta Foru Hauteskundeak -
hirugarren eguna
Esparza: 'UPN da Nafarroan erabakiak hartzen dituen alderdi bakarra'
EH Bilduk esan du Esako lanak kaltegarriak izan daitezkeela herritarrentzat. PSNk ustelkeriaren aurkako neurriak proposatu ditu. Geroa Baik aldaketa "eskuragarria, sakona eta irmoa" eskatu du.
Agentziak | eitb.eus
Javier Esparza UPNren hautagaia Nafarroako presidente izateko Tuteran izan da eta, bertan adierazi duenez, "UPNk ondo baino, hobeto da Nafarroa Erribera barik ez litzateke Nafarroa izango. UPNk ondo baino, hobeto daki Erribera barik ez litzatekeela UPN izango. Esan ohi dugu, eta zuzen esaten dugu, UPN dela Nafarroan erabakiak hartzen dituen alderdi bakarra".
Udal eta Foru hauteskundeetako kanpainaren hirugarren egunean, Esparzak Erriberako osasun zerbitzuak, musika eskola mantentzea eta UPNAko ikasketa eskaintza zabaltzea defendatu du, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Hiriaren mesedetan.
Osasunari dagokionez, Esparzak "dialisi unitate berria, bereizmen handiko zirkuituak, etxez etxeko ospitaleratzea eta errezeta elektronikoa zabaltzea" proposatu du.
EH Bildu
Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako presidentegaiak boza eskatu die Zangotzako herritarrei, bai herrian baita Nafarroa osoan ere aldaketa sakona lortzeko. ?Aldaketa ez da soilik izen kontu bat?, adierazi du Araizek, ?politika egiteko moduen aldaketa da, azpiegiturak, makroproiektuak herritarrekin bat egiteko moduan datza?.
Horren ildotik, EH Bilduko zerrendaburuak Esa urtegiaren handitze lanak kritikatu ditu, ?onartezina da, txosten teknikoak eskutan izanda, herritarrak arriskuan jartzen dituen proiektu honekin aurrera jarraitzea?, esan du.
"Berriz ere, argi geratu da zein den sozialistek Nafarroarako nahi duten eredua", esan du. Era berean, EH Bildu "benetako aldaketa" ordezkatzen duen aukera dela azpimarratu du.
PSN
Maria Chivite PSNren hautagai nagusiak "politikaren egitekoa sendotzearen" alde egin du, esaterako, "ustelkeriaren kontrako neurriekin eta etika publikoarekin; adibidez, kargudun guztiek, parlamentari guztiek, kode etikoa sinatu beharko lukete, prebenden eta oparien kasua bertan jasota".
Chiviteren esanetan, beste alderdiek Presidentetza "ez horren politikoa" defendatzen duten bitartean, PSNk "politika sendotzearen" alde egiten du, "ustelkeria aurreikusteko"; hori baita hiritarren kezka "nagusienetako" bat uneotan eta alderdiei dagokie konpontzea.
Hori dela eta, PSNk "neurri oso zehatzak" proposatu ditu hauteskunde-programan, esaterako, parlamentari guztiek sinatu beharko luketen "kode etikoa, kontrako interesen arteko gatazka ekiditeko".
Geroa Bai
Uxue Barkos Nafarroako presidente izateko Geroa Bairen hautagaiak "aldaketa eskuragarria, sakona eta irmoa" aldarrikatu du Tuteran, "gizarte nafarrak behar duelako gauzak bestera egin ditzakeen ordezkoa, krisiari aurre egin eta konponbideak bilatu".
Horren haritik Barkosek ziurtatu duenez, "aldaketa ilusioz egin eta gizartetik sortu behar da". "Geroa Baik benetako aldaketa eraikiko du, ikusioz eta kultura politikoari dagokionez, erabateko irmotasunez", esan du alderdiko zerrendaburuak.
PPN
Esteban Gonzalez Pons PPk Europako Parlamentuan duen bozeramalearen esanetan, "Nafarroan gerta litekeen okerrena litzateke ezker muturreko gobernua osatzea, Podemosekin edo Bildurekin, Nafarroaren independentziari salneurria jarriko diona, Nafarroako foru izaerari salneurria jarriko diona".
Hala adierazi du Gonzalez Ponsek PPNk Landabengo merkatuan (Iruñea) egindako ekitaldian, Ana Beltran PPNren Nafarroako Presidentetzarako hautagaiarekin eta Pablo Zalba Iruñeako alkategaiarekin batera.
Izquierda-Ezkerra
Jose Miguel Nuin Nafarroako presidente izateko Izquierda-Ezkerrako hautagaia "austeritate politika masiboekin bukatzearen" alde agertu da, "Nafarroan UPNk eta Estatuan PPk ezartzen dituztenak". Zehatz-mehatz, "Konstituzioaren 135. artikuluaren erreforma eta Aurrekontuen Egonkortasunerako Lege Organikoa bertan behera uztea" uztea eskatu du, "austerilketa sendotzen" baitute.
Ahal Dugu Nafarroa
Nafarroako Ahal Duguk Altsasun eta Tafallan egin ditu ekitaldiak eta, bertan, "enpleguaren suntsiketa eta azpiegitura megalomanoetan egindako inbertsio antzuak" izan dituzte hizpide. Halaber, "ekoizpen eredua aldatu beharra dago", esan eta "ekoizpen arduratsuaren etiketa sustatzeko" konpromisoa hartu du.
Hirugarren eguna, Nafarroan: