Udal eta Foru Hauteskundeak -

Laugarren eguna

Hazkunde ekonomikoa eta ustelkeria, laugarren egunean hizpide

Alderdiek ustelkeria ekonomikoa eta hazkundea izan dute hizpide kanpainaren laugarren egunean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaia Loiuko aireportuan izan da gaur goizean. Bertan, atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektua aurkeztu du, ?jarduera ekonomikoa eta enplegua? sortzeko helburuarekin. Bizkaia ?munduarekin? lotzeko apustua egin du, ?lurraldearentzat aukerak bilatzeko asmoz?.

Arratsaldeko ekitaldian, Rementeriak gogoratu du EAJk, krisi garaian, gizarte laguntzei eutsi egin diola. Hemendik aurrera ongizatea eta bizi kalitatea "irmotasunez" defendatuko ditu Rementeriak, "burutapen populisten aurrean". 300 gonbidaturen aurrean izan da Rementeria, Euskalduna Jauregian.

Araban, hautagai jeltzaleek adinduei zuzendutako proposamenak aurkeztu dituzte. Bakartasunaren aurkako plana aurkeztu dute, eta zaharren egoitzetan toki gehiago izatea eskatu dute.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak, berriz, Deskargako obrak amaitzeko konpromisoa hartu du. ?Bilduren porrotik handiena izan da legealdi honetan; egin duten gauza bakarra obra geratzea izan da eta, hortaz, hilabeteak ala urteak beharko dira zati hori zabaltzeko?.

EH BILDU

Xabier Olano hautagaiaren hitzetan, EH Bilduk Gobernatzea izango da Gipuzkoa "ustelkeriarik gabeko Lurraldea" izateko berme bakarra. Koalizioaren gobernatzeko eredua ? ?kristalezko hormak eta poltsikoak?- arriskuan egon liteke, EAJren ?garai ilunak? bueltatzen badira, Olanok gaineratu duenez.

Araban, Forondako aireportua eta Miñaoko Parke Teknologikoa bultzatzeko egitasmoa aurkeztu du EH Bilduk.

Eta Bizkaian, Oskar Matutek proposatu du aberastasun handien gaineko zerga ezartzea, ?zerga-ordainketen saihestea? kontrolatu ahal izateko, eta ?ezberdintasun sozialekin? amaitzeko.

PSE-EE

Madriletik, Cesar Luena PSOEko antolakuntza idazkariak babesa eman die Arabako sozialistei, hauteskunde kanpainako mitin batean parte hartuz. Bere hitzetan, sozialistak dira maiatzeko hauteskundeak "seriotasunez" hartzen dituzten bakarrak. PPrentzat "penitentzia" bat izango diren bitartean, alderdi berrientzat "hauteskunde orokorretarako zubi bat" besterik ez dira. PSOE da, Luenaren ustez, "aldaketa" lor dezakeen alderdi politiko bakarra.

Carlos Totorika PSEko hautagaia Basaurin izan da gaur goizean, eta bertako bizilagunei agindu die bere alderdiak Metroaren 5. linea martxan jarriko duela. Horrez gain, Edesa Basaurin geratzeko ahalegin guztiak egingo dituela azpimarratu du Totorikak.

Peio Lopez de Munain Gasteizko alkategaiak, berriz, Arabako hiriburan hutsik dauden partzeletan teknologia alorreko enpresei egoten uztea proposatu du.

PP

Laudion izan da gaur arratsaldean Javier De Andres PPko hautagaia. Gizarte zerbitzuen "trenak" iruzurraren bagoiak gainetik kendu behar dituela nabarmendu du. "Bagoi" horiek EAJren eta PSE-EEren kudeaketaren ondorioz "gehitu" zirela salatu du De Andresek, bi alderdi horiek "beste alde batera begiratu baitute".

Goizean, EAJri bere burua biktimatzat ez aurkezteko eskatu dio Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak. Horrez gain, Udalei eta Aldundiei zuzendutako egitasmoa ?ondo azaltzeko? ere eskatu die jeltzaleei. ?Konstituzioaren alde ala independentziaren alde egingo duten azaldu behar digute?.

Bilbon, Luis Eguiluz hautagaiak esan du EAJren ?xede bakarra? independentziaren ?lidergoa? hartzea izango dela. Horren harian, Juan Maria Aburto alderdiaren ?kontrolatzaile politikotzat? jo du Eguiluzek.

Irabazi

Gasteizko Irabazik hiriaren auzo guztiak ?komunikatuak eta integratuak? egotea bultzatu dute gaur goizean. Gasteiztar guztiek prestazio ?berdinak? izan ditzaten proposatu du plataforma horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea