Udal eta Foru Hauteskundeak -
Seigarren eguna
Gipuzkoako eta Arabako etorkizuna izan dute hizpide hautagaiek
Kanpainaren seigarren egunean, mezuak gurutzatu dituzte EAJk eta Bilduk Gipuzkoan, batetik, eta PPk eta PSEk Araban, bestetik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJ
Akordioetara heltzeko EAJk izan duen bokazioa eta erakundeen arteko elkarlana ?emankorrak? izan direla azpimarratu du gaur Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Horren ustez, Alderdi Popularrak kontrako jarrera izan du azken lau urteetan Araban. Ortuzarren iritziz, PP ?liskarrean eta borroketan? murgilduta egon da.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko EAJren hautagaia Irunen izan da gaur goizean. Enpresetan ?gardentasuna eta langileen parte hartzea? sustatzeko programak egiteko konpromisoa hartu du.
Olanoren iritziz, ?liskarrak? ez dio mesederik egiten lehiakortasunari eta enpleguaren sorrerari, eta parte-hartzeak, aldiz, enpresen bizirautea eta proiektuak Gipuzkoan gelditzea bermatzen du. ?Eta horrek badu zerikusirik Bildu eta EAJ-PNVren arteko ekonomia-eredu talkarekin, izan ere, ezker abertzaleak enpresetan etengabeko liskarra bilatzen du eta EAJ-PNVk, aldiz, akordioan eta parte-hartzean oinarritutako eredua sustatzen du?.
Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko hautagaia Igorren izan da, ingurumenari buruzko proposamenak aurkezteko. ?Alor horretan eredua gara, Estatuko Alemania txikia?, esan du. Rementeriak azpimarratu du Bizkaian 90.000 tona gutxiago hondakin sortzen direla duela zazpi urte baino eta Bizkaiko etxebizitzetan kontsumitzen den energiaren heren bat ingurumenerako bermerik handienarekin sortzea ahalbideratzen duten Zabalgarbi bezalako instalazioak aipatu ditu.
EH BILDU
Javier Maroto eta bere "politika baztertzaileak" Udaletik kanporatzeko ?modu seguruena? EH Bilduri bozkatzea dela aldarrikatu du gaur Hasier Arraizek Gasteizen egin duen mitin batean. Ongietorria emango die koalizioak ?lanpostu eta etorkizun hobe baten bila datozen pertsona guztiei?, Arraizen hitzetan. Hala ere, ohartarazi du ?agur? esango dietela ?herri honetara ez garena inposatzera etorri ziren guztiei?. Adibide moduan, Guardia Zibila aipatu du Hasier Arraizek.
Goizean, Donostiako Bretxan izan da Juan Karlos Izagirre alkategaia. Horren hitzetan, maiatzaren 24ean, herritarrek aukeraketa bat egin beharko dute: ?herritarren interesak defendatzen dituen eredua, edo gutxi batzuen interes eta pribilegioak defendatzen dituena?.
?Gauzak egiteko bi modu, hiria kudeatzeko bi eredu ikusten ditugu Bretxako eraikin honen ibilbidearen atzean. Erabakiak auzoarekin batera hartu edo honi bizkarra emanez egin?, adierazi du alkateak.
Bilbon, Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko hautagaiak zezenketak kentzeko konpromisoa hartu du.
PSE
Patxi Lopez lehendakari ohia eta PSOEko Politika Ekintzarako idazkariak Javier Maroto Gasteizko alkateari hauteskunde-kanpainan ?argudio bakar bat? erabiltzea leporatu dio: ?etorkinen aurkako gorrota?.
Lopezen ustez, gizarte laguntzen erabiltzaileak ?kriminalizatu? egiten ditu Marotok, ?iruzur fiskal handiak egiten dituzten pertsonekin beste alde batera begiratzen duen bitartean?. Gizarte laguntzekin amaitzea da, PSEko ordezkariaren esanetan, Marotoren helburua.
PP
Gasteizen ere, Javier Maroto PPren alkategaiak esan du Gasteizko agintaria izaten jarraitu nahi duela. ?Gasteiz jarriko dut gauza guztien gainetik, baita nire alderdiaren siglen gainetik ere?, adierazi du.
Bere hauteskunde programaren ildo nagusiak Gasteizen aurkeztu ditu gaur Marotok. Bost konpromiso hartu ditu bizilagunen aurrean: ?Nire hitza bete, Gasteiz jarri gauza guztien gainetik, gertutasuna, gardentasuna eta gauzei dagokien izena ematea?.