18:41

Udal eta Foru Hauteskundeak

Seigarren eguna

Krisiari nola aurre egin, Nafarroako alderdien proposamenen artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

UPNk nekazaritzako elikagaien industria izan du hizpide. Geroa Bai Iruñeko egoera ekonomikoa aztertzea eskatu du. EH Bilduk Erorien Monumentuan egin du gaurko ekitaldia.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

UPN

Javier Esparza UPNko hautagaiak azaldu duenez, 25.000 pertsonek nekazaritzako elikagaien alorrean lan egiten dute, Nafarroan. Horrez gain, Nafarroako Kanala Foru Erkidegoarentzat “garapen autobidea” dela nabarmendu du Esparzak. “Aberastasuna eta enplegua sortzeko oinarrizko azpiegitura da Nafarroako Kanala”, gaineratu du.

Nafarroako Kanaleko obretan izan da gaur Esparza, Larraga eta Berbinzana artean, Nafarroarentzat “oinarrizko azpiegitura” izango dena bultzatzeko. “Aberastasuna eta enplegua ekarriko ditu Nafarroara”.

Bestalde, nekazaritzako elikagaien industriak Nafarroako aberastasunaren % 6,6a sortzen duela azaldu du. Azken urtean % 14,2ko hazkundea izan du alor horrek.

GEROA BAI

Epe ertainean, Iruñeko egoera ekonomikoa aztertuko duen plan bat egitea proposatu du Itziar Gomez Geroa Baiko alkategaiak. Plan hori urtero-urtero berrikustea ere proposatu du Geroa Baik.

“Beharrezkoa da bizi dugun egoera ekonomiko eta finantzarioaren diagnostiko erreala mahai gainean izatea, nabarmendu du Itziar Gomezek.

EH BILDU

Iruñean, Erorien Monumentuaren aurrean, EH Bilduk proposatu du monumentu horri “beste erabilera bat” emateko eztabaida bat irekitzea, “oroimenaren, askatasunaren eta giza eskubideen alde lan egitea xede”.

Helburu horrekin, eraikin eta plaza horri eman beharko litzaiokeen erabilera berria erabakitzeko, “ideia lehiaketa” bat egitea proposatu du EH BIlduk.

Adolfo Araiz hautagaiak UPN eta PSNren aurreko Gobernuei leporatu die “gutxi edo ezer” egin izatea diktaduran desagertu ziren 1.200 nafarren senideen alde. Familia horientzat “errespetua, oroimena eta duintasuna” aldarrikatu du EH Bilduk.

PSN

Urritasunen bat duten pertsonentzat “hiri erabilgarria” lortu nahi du Maite Esporrin Iruñeko PSNko alkategaiak.

Urritasunen bat pairatzen duten pertsonek “arreta berezia” behar duten pertsonak direla azpimarratu du Esporrinek, goizean egindako ekitaldi batean.

IZQUIERDA-EZKERRA

“Hondamendi” egoeran dauden azpiegituren analisi sakona egitea edota Nafarroa 2012 planaren kontuak ikuskatzea izan dira Izquierda-Ezkerrak gaur aurkeztutako proposamen batzuk. UPNren Gobernuek 1.000tik gora milioi xahutu dutela salatu du alderdi horrek.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena