Udal eta Foru Hauteskundeak -

10. eguna

Argudio saltsa Nafarroako alderdien artean

EH Bilduk kalitatezko hezkuntza publikoa eskatu du, euskaraz ere bai. Geroa Baik aldaketa politikoa izan du hizpide. PSNk homofobiaren kontra egin du. PPNk Nekazaritza departamentua nahi du.

Uxue Barkos, Geroa Bai
Uxue Barkos, Geroa Bai
Uxue Barkos, Geroa Bai

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu

Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako presidentegaiak Sarrigurenen adierazi duenez, “irakaskuntza publikoa, baita euskaraz ere, Nafarroa osoan kalitatez eta azpiegitura duinekin "hedatu behar da”, "hainbeste urteetako murrizketen eta kontrako politiken ondoren".

"Nahi dugu hezkuntza publikoa, euskarazkoa ere bai, kalitatezko erreferente izatea, zerbitzu ona eman eta instalazio duinak izatea Nafarroan", nabarmendu du Araziek igande honetan, koalizioaren zenbait hautagaiekin batera, Sarrigurunen, Sortzen euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko jaian.

EH Bilduko zerrendaburu nafarrak azaldu duenez, Sarrigurenen "erregimenak hezkuntza publikoaren kontra egindako politiken adibide garbia dago", Gobernuak "hasieratik txikia zen eskola eraiki zuen, hau bezalako herri batean, eta azken urteetan ez du aiten eta amen eskakizunak kontuan hartu, eta ikusi dute eskola txikia dela eta ezin dituztela euren seme-alabak hara eraman".

Geroa Bai

Uxue Barkos Nafarroako presidente izateko Geroa Bairen hautagaiaren esanetan, koalizioak "gauzak bestera egiteko modua mahaigaineratu eta gauzatzen du". "Konponbideak aurkezteko beste modu bat dugu, irmotasunez baina lasaitasunez", esan du.

Elizondon igande honetan egindako ekitaldian, Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu egin du Baztanek "gauzak egiteko eta herritarren beharren mailako konponbideak aurkezteko beste modua eskertuko" duela.

Hala, "gizartearen aldaketa nahia" azpimarratu du Barkosek eta, gaineratu duenez, "ez dugu ezer irabaziko UPNk eta PSNk azken urteetan egindako txandakatze politikarekin".

PSN

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak, Tuteran egindako ekitaldia batean, bankuak baino lehen "pertsonak erreskatatzea" defendatu du eta, gainera, "inoiz zorrotzak izan ez direnak izaten has daitezen" erreforma fiskala proposatu du.

Tuterako Lourdez auzoan egindako ekitaldi batean, PSNko 200 bat kidez inguratuta, Sanchezek azpimarratu egin du PSOEk, 136 urteko historian, autonomia erkidego guztietan agindu duela eta hori "ezergatik" izango dela.

Bestalde, Maria Chivite Nafarroako presidente izateko PSNren hautagaiak homofobiaren eta transfobiaren kontrako lege bat egiteko konpromisoa hartu du. Gainera, esan duenez, LGTBri lotutako literatura liburutegian sartuko ditu, "ikusgai" egon dadin.

UPN

Javier Esparza UPNren presidentegaiak Olatzagutian adierazi duenez, "tamalez, Nafarroan badago askatasuna eta demokrazia errespetatzen ez duenik".

Horiexek izan dira UPNren hautagai nagusiak egindako adierazpenak herri nafar horretan, Lourdes Goicoechea presidenteorde eta kontseilariari babesa adierazteko ekitaldian, bere etxean 'Agur UPN!' irakur zitekeen pintada agertu eta gero.

PPN

Ana Beltran Nafarroako presidente izateko PPNren hautagaiak Nekazaritza departamentua berriz martxan jartzea proposatu du eta "beharrezkotzat" jo du sektore hori, nekazaritza eta elikadura bultzatzea, Nafarroako ekonomiaren "zutabe nagusienetako izanik".

Hala adierazi du PPNren hautagaiak San Adrianen, hirugarren gastronomia jardunaldiak, Javier Garcia PPNren zerrendaren bigarrenarekin eta beste hautagaiekin batera.

Ahal Dugu

Ahal Dugu Nafarroak Memoriaren Institutua eratzea proposatu du, bertan txostenak, testigantzak eta dokumentazioa jasotzeko, 1936ko kolpe militarraren ondotik izandako indarkeriari buruzkoa, "gertatutakoaren datu-banku handia" sortzeko.

Izquierda-Ezkerra

Izquierda-Ezkerraren arabera, "aldaketaren gobernuak, lehentasun sozialeko gobernua izateko, ezin du nafarrik baztertuta utzi" eta "murrizketa sozialak desegiteko" konpromisoa hartu du.

 

Kanpainaren hamargarren eguna, Nafarroan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak UPN PSN Geroa Bai Nafarroako albisteak Tutera argazkiak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Izquierda-Ezkerra alderdia Hauteskundeak Nafarroan Nafarroako Podemos gaur PPN gaur