Udal eta Foru Hauteskundeak
Hauteskunde kanpaina
EITB.EUS
Oioneko Udalerako PPren hautagaiak bideo ''bitxia'' kaleratu du, herriko kaleetan zehar korrika eta kantuan. ''lalalala… Oion!!!!'', abesten du, herritarrekin batera.
Hamar egun baino gehiago daramatzagu hauteskunde kanpainan murgilduta, eta hautagaiek irudi bitxi ugari utzi dizkigute.
Horietatik bitxiena, baina, Oioneko udalerako PPren hautagaiarena da, jada ''hauteskunde kanpainako bideorik txarrena'' izateko leian faborito baitugu.
Ruben Garrido da bera, medikua, eta hautagaia aurkezteko bideoan herriko kaleetan zehar korrika eta abesten ikusi dugu, bata zuriz jantzita. ''lalalala… Oion!!!!'' doinuan egiten du kanpaina Garridok.
Bide horretan, gainera, berarekin batera korrika egitera eta abestera deitzen ditu herritarrak, eta batzuk albora ere hurbiltzen zaizkio.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa