Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Adinekoak, gardentasuna eta berdintasuna, kanpainan

Adinekoen bizi-kalitatea hobetzearen alde agertu da EAJ. Jose Murica Uruguayko presidente ohiarekin batzartu da EH Bildu. PSEk Habidite auzia izan du hizpide, eta PPk bilera egin du enpresa-buruekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea EAJren lehentasunetako bat izango dela iragarri dute gaur Bizkaiako hautagaiek. Unai Rementeriak eta Juan Mari Aburtok ekitaldia egin dute Bilbon, adineko talde bat lagun zutela, euren bizi-kalitatea hobetzeaz arduratuko den Bilbo bat nahi dutela esateko. ?Adeitsu eta solidarioa?, esan du Aburtok.

Adinekoentzat Udal azpiegiturak handitu, Bilbon dauden jubilatu etxe eta elkarteei lagundu eta Adinekoen Unibertsitatea egitasmoa indartzeko konpromisoa hartu du Aburtok.

Bizkaiko ahaldungaiak garapen sozialak eta ekonomikoak ?eskutik? joan behar dutela azpimarratu du. ?Inor soberan? ez dagoela eta Bizkaiak pertsona ?guztiak? behar dituela azpimarratu du. Azkenik, Rementeriak esan du pertsona zaintzaileen estatutua sortuko duela.

EH BILDU

EH Bildu koalizioaren zerrendaburuak Jose Mugica Uruguayko presidente ohiarekin eta Lucia Topolansky horren emaztearekin batzartu dira gaur goizean, hauteskunde programaren inguruan hitz egiteko.

Adolfo Araiz (Nafarroa), Juan Karlos Izagirre (Donostia), Xabier Olano (Gipuzkoa), Miren Larrion (Gasteiz) eta Aitziber Ibaibarriaga (Bilbo) izan dira Mugicarekin bildu diren hautagaiak.

Bestalde, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate eta EH Bilduko zerrendaburuak ?gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna? bultzatzeko konpromisoa hartu du gaur goizean. Zehaztu duenez, Aurrekontuek ?ondo erakusten dute? Udalak gai horri ematen dion garrantzia.

?2008an, berdintasun sailak 350.000 euro zituen, 466 milioi euroko Aurrekontu batean; egun, sail horrek 715.000 euro kudeatzen ditu, Aurrekontu orokorrak 110 milioi gutxiago dituenean?.

PSE

Carlos Totorika PSE-EEren Bizkaiako ahaldun nagusigaia alderdiko gazteekin bildu da, kolektibo horrek dituen arazoei buruz mintzatzeko.

EAJk ?enpresarien mesederako politikak? egin dituela salatu du Totorikak. Horrez gain, PPri ?murrizketak baino ez? egitea leporatu dio.

Diputazioa ?behar bezala kudeatzeko? deia egin du Carlos Totorikak, eta EAJri azalpenak eskatu dizkio Habidite proiektuaren ustezko ilegaltasuna dela eta.

PP

Enpresari eta profesionalekin bildu da gaur Donostian Juan Carlos Cano PPko ahaldun nagusigaia.  Alvaro Nadal Espainiako Gobernuaren Ekonomia Bulegoaren zuzendariaren azalpenak entzun dituzte bertan.

Aldunditik enpresarien ?prestigioa sendotu? eta Gipuzkoako 60.000 enpresak helburu sozialetara eramango dituztela aldarrikatu du Canok.

Igandeko hauteskundeen ?garrantzia? azpimarratu du Nadalek: besteak beste, Gipuzkoako enpresen fiskalitatea dagoelako mahai gainean.

Bestalde, 'Laguntza justuagoak' plataformari babesa eman zioten pertsonei botoa eskatu die gaur Javier Maroto Gasteizko alkate eta PPko zerrendaburuak. ?Bestela, egoerak bere horretan jarraituko du?, erantsi du.

?Botoa ematen ez badidate, ez da ezer aldatuko; adarra joko digute eta iruzurra baimentzen duten horiek boterean jarraituko dute?, adierazi du ohar batean.

IRABAZI

Irabaziren ustez, ?nahitaezkoa da? herritarrek politikan parte hartzea eta, horretarako, ?gardena? izateaz gain ?erabakitzeko ahalmena eman behar zaie?.

AHAL DUGU

Gasteizko suhiltzaileekin bildu dira Ahal Dugu eta Hemen Gaude taldeko hautagaiak, arlo publikoan izandako ?lanpostu gutxitzearen adibidea delako?. Ahal Duguk eta Hemen Gaudek zerbitzu publikoak ?sendotu? nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea