Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

'CAN auzia' eta hauteskundeen ondorengo itunak, Nafarroako mitinetan

Hezkuntza ereduak, CAN auzia eta hauteskundeen ondorengo itunak izan dituzte hizpide Nafarroako alderdi nagusiek.

Nafarroako Kutxaren afera ikertzen lagunduko du Geroa baik

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPN

Javier Esparza UPNren hautagaiak ez du itunpeko hezkuntzaren eta ikastetxea aukeratzeko gurasoek duten askatasunaren aurkako erasorik onartuko”, gaur goizeko ekitaldian aditzera eman duenez.

“Euren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea aukeratzeko askatasuna defendatuko dugu; ez dugu onartuko inork hezkuntza publikoa pribatuarekin aurrez aurre jartzea”.

Nafarroan “bi sare” daudela zehaztu du Esparzak: batetik, publikoa, eta bestetik itunpekoa”. “Nafarroaren garapenari dagokionez, sare biek ekarpenak egiten dituzte”. Horregatik, “inork itunpeko hezkuntza ezabatu nahi badu”, UPN aurrean izango duela ohartarazi du.

Hortaz, “hezkuntza” izango da Nafarroako hurrengo Gobernuaren “lehentasun argia”, UPNk gobernatzen baldin badu. Zentroak berritzeko programa bat, bekak % 50 handitzea, Unibertsitatearen urte-anitzeko finantziazioa bultzatzea eta Formazio Profesionalaren aldeko apustua egitea proposatu du Esparzak gaurko ekitaldian.

GEROA BAI

Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaiak ziurtatu du koalizioa Exekutibora iristen bada, “beharrezkoa den elkarlan zorrotza eta azken hariraino eramango” duela bere lankidetza Nafarroako Kutxaren gaineko ikerketa batzordean, “dimentsio orotan” gertatutakoa aztertzeko.

Lankidetza honekin, Geroa Baik Nafarroako Kutxan “kudeaketa txarra, etikarik gabeko jokaerak bai eta gertatu izan liratekeen ustelkeria kasuak” ikertzea nahi du.

Barkosek nabarmendu du hurrengo legegintzaldian Nafarroako Kutxaren gaineko ikerketa batzordearekin jarraitzea “parlamentuko talde guztien konpromiso argia” izan zela.

EH BILDU

Adolfo Araiz Nafarroako EH Bilduko hautagaiak bere “kezka” agertu du, alderdi batzuek “ez baitute PSNrekin akordioetara heltzea baztertzen, aldaketaz hitz egiten dutenean”. “Zehaztasun eza” Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrari egotzi die.

Araizek esan duenez, Uxue Barkosen koalizioak “ez du oraindik baztertu PSNrekin itunik egitea”. EH Bilduk, ordea, baztertu egin du PSNrekin akordiorik sinatzea.

“PSNk protagonismo argia izan zuen UPNren Gobernuetan. UPNren sostengua izan da. Horrez gain, Nafarroako Kutxaren auzian PSNk izan duen jarrera ere salatu behar dugu”; gaineratu du.

“Aldaketa”, EH Bilduren ustez, Geroa Bai, Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta EH Bilduren “batuketatik” egin beharko litzateke.

PSN

Mariano Rajoyri “ostikoa” emateko modurik onena PSNri botoa ematea dela esan du Maria ChivitePSNko hautagaiak. “Herritarrek Rajoyren politikak ez dituztela nahi esateko modurik onena PSNri bozkatzea izango da”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea