Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Zalantzan daudenen botoak erakarri nahi dituzte EAEko hautagaiek

Urtaranek Urkullu eta Cuerdaren babesa jaso du. EH Bilduk Maroto "kanporatzeko" bultzada eskatu du. PSEk Donostiako auzoak izan ditu hizpide eta PP, berriz, ekonomiaz mintzatu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Gorka Urtaran Gasteizko EAJren alkategaiak Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Jose Angel Cuerda 20 urtez Gasteizko alkate izandakoaren babesa jaso du.

Urkulluren hitzetan, Urtaran ?Gasteizek behar duen aldaketa seguru eta lasaiaren bermea? da. ?Gasteizek behar dituen adostasun eta akordioen alkatea izango da?, erantsi du.

Gorka Urtaranek, berriz, gasteiztarren konfiantza eskatu du, Bildu eta PPren ?erradikalismoaren aurrean, bermea EAJ baita?. ?Gasteizek aldaketa politiko zuzena, zintzoa eta eraginkorra behar ditu, eta EAJk bakarrik lor dezake?.

Arratsaldeko ekitaldian, borondate onez, orain lau urte EH Bildu bozkatu eta ?gaur egun desengainatuta? daudenei botoa eskatu die Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Botoa ?birziklatzeko? eskatu die, ?askatasunaren eta garapenaren aldeko boza bilakatu dadin?.

EH BILDU

PP Gasteizko Udaletik ?kaleratu? nahi duten pertsona guztiei botoa eskatu die gaur Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko hautagaiak. ?PP Gobernutik kentzeko bermea da EH Bildu, baita Gasteizko Udala justizia sozialaren norabidean eramateko ere?.

Horren harian, PPk dakartzan ?murrizketak, ustelkeria eta langabezia? Arabako erakundeetatik kanpo botatzera deitu du EH Bilduko hautagaiak.

Larrionen ustez, azken asteek ?argitu egin dute? panorama politikoa, eta ?EAJ eta PP urduri jartzen hasi dira?. ?Biek onartzen dute EH Bildu euren arerio politikoa dela?.

Bestalde, "popularren eta sozialisten laguntzarekin", Donostiako ?alkate abertzalea? kendu nahi izatea egotzi dio EAJri Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak. "Gu ez gobernatzeko PSE eta PPrekin botoak batzen badituzte, amaitu dira Donostian erabakitzeko eskubidea, euskara eta euskal kultura?, ohartarazi du".

?EAJk, PSEk eta PPk behin eta berriz esan dute Donostia geldirik dagoela, baina hori ez da egia: asko aurreratu da Donostian, baina ez eurek nahiko luketen norabidean?.

PSE

Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako zerrendaburuak botoa eskatu die donostiarrei, hiria ?berriz martxan jarri ahal izateko?.

Larratxon egin duen ekitaldi politikoan, sozialistek aurreko legealdietan auzo horretan egindako ekimenak ekarri ditu gogora. Besteak beste, Larratxoko parkea eta Auzo Etxea zerrendatu ditu. ?Eta bitartean, zertan egon da Bildu azken lau urteetan??, galdetu du.

Donostiarra izateaz ?harro? agertu da Gasco, eta Larratxon ?etxebizitza eta aparkalekuei dagokionez hobekuntzak? egiteko konpromisoa hartu du. ?Bilduk, bitartean, ortuetan eta txorakerietan gastatuko du Aurrekontua?, gaineratu du.

Ajuria Enera heldu eta berehala ?lokartu? izana egotzi dio Patxi Lopez lehendakari ohiak Iñigo Urkulluri. ?Rajoy bezala, denbora nola pasatzen den ikusten dabil?, adierazi du. Lopezen hitzetan, maiatzaren 24a azken eguna izango da ?Rajoyren eskuinaren harrokeriarentzat eta bere lagunen negozioentzat?. Barakaldon egin duen mitin batean, azken hilabeteetan ?Espainia osoko herri eta hirietan? izan dela azpimarratu du. ?Eta Ortuzarri ez omen zaio gustatu, kanpaina osoa eman baitu nire bidaiei buruz hitz egiten?. ?Batzokitik ez ateratzea nahiago du Ortuzarrek; mundua bere zilborrean hasi eta amaitu egiten dela uste du", salatu du Lopezek.

PP

Nazioartera zabaldu den Aguraingo enpresetako bat bisitatu du gaur Javier de Andres ahaldungaiak.  Aldundiaren lana ?Lurraldea enpresentzat erakargarri egitea? dela esan du De Andresek, eta horretarako ?fiskalitatea? dela gakoa.

De Andresen ustez, ?zergak apaltzeko? garaia heldu da, eta enplegua sortzen duten enpresentzako pizgarria proposatu du: kenkarri gehigarria.

PPri botoa ematea pentsatzen ari diren pertsona guztiei boza eskatu die Arantza QuirogaEAEko PPko presidenteak. Bere hitzetan, Euskadiko Udaletan PP ?indartsu? bat lortzen bada, ?iraganean Euskadin bizi izan genuena ez da errepikatuko: euskaldunon arteko liskarra, alegia?.

IRABAZI

Jose Luis Centella Izquierda Unidako diputatuak eta Florent Marcellesi Equoren euroganberako bozeramaileak babesa eman diote gaur Irabaziri.

AHAL DUGU

Eibarko armagintza eskola hezkuntza publikoaren eta lanbide heziketaren eredutzat jotzen dute Ahal Duguko hautagaiek, eta hara hurbildu dira beren apustua hezkuntza mailan zein den argi uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea