Udal eta Foru Hauteskundeak -

Euskadi Irratia

M24 Hauteskundetako emaitzak eta analisia igandean eta astelehenean

Igandean 20:00etatik aurrera Oihane Yustosek zuzenduta, emaitzak eta protagonistekin elkarrizketak, eta astelehenean Maite Artolak zuzenduta mapa politiko berriaren analisia 8:00etatik aurrera.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko Foru eta Udal hauteskundeen jarraipen zabala egingo du Euskadi Irratiak; herrietara, aldundietara eta Nafarroara begira egongo da, gertutik.

Igandean, 20:00etan Oihane Yustoek zuzendutako saio berezian, hauteskunde gaueko emaitza denak ezagutu eta aztertuko dira, eta alderdi politiko denen egoitzetatik zuzeneko informazioa jasoko da. Datuak aztertzeko Euskadi Irratiko estudioetan egongo dira Ainhoa Larrañaga soziologoa eta HUEZIko irakaslea, Fabian Laespada Deustuko unibertsitateko irakaslea, eta Joseba Arruti eta Iban Gimenez kazetariak.

Astelehenean, Faktorian 8:00etatik 10:00etara hauteskunde ondorengo mapa politikoaren analisia egingo dute Mikel Aramendik, Martxelo Otamendik eta Bingen Zupiriak. Horretaz aparte, alderdi politikoetako protagonistekin hitz egingo dute beraien azterketa eta balorazioa jasoz, eta kalera ere aterako dira jendearen balorazioa eskatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea