Udal eta Foru Hauteskundeak
M24
E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS
EAJk eta EH Bilduk 132na boto jaso zituzten udal hauteskundeetan. Legearen arabera, zozketa bidez aukeratu behar dute Alkatetzaren kolorea.
Txanpon batek erabaki du Igor Meñika EH Bilduren hautagaiza izango dela Arantzazuko (Bizkaia) alkate berria. Izan ere, leon-kastillo eginez aukeratu dute, udal hauteskundeetara aurkeztutako bi hautagaitzak, EAJrenak eta EH Bildurenak, berdinketa eskuratu baitzuten igandean. Biek ala biek 132 boto jaso zituzten.
Hauteskunde Legearen 163.1C artikuluaren arabera, bi hautagaitzek boto kopuru bera jasotzen badute, zozketa bidez aukeratu behar da garailea. Berdinketa bigarrenez edo gehiagotan izaten bada, berriz, hautagaitzek txandaka gobernatu beharko dute.
Arantzazu Bizkaiko udalerri txikia da, 380 biztanle ditu, eta Arratia eskualdean dago. 2003tik jeltzaleak izan dira Alkatetzan. Begoña Llano (EAJ) jarduneko alkatea berriro aurkeztu da maiatzeko 24ko udal hauteskundeetara, eta igandean 132 boto eskuratu zituen, Igor Meñika bertsolaria buru duen EH Bilduko hautagaitzak bezainbat. Parte-hartzea % 91ekoa izan zen, eta aipatutako boto horiez gain, bi boto zuri egon ziren.
2011n antzeko kasua gertatu zen Arakaldon (Bizkaia); oraingoan bezala, EAJren eta EH Bilduren artean egon zen lehia. Zorteak jeltzaleen alde egin zuen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa