13:32

Udal eta Foru Hauteskundeak

ITUNAK

Arabarako 'akordio programatikoa' lantzen ari dira EAJ eta PSE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi alderdiotako ordezkariek bilera egin dute goizean Arabako Batzar Nagusien egoitzan, eta agiri batean zabaldu dutenez, 'sintonia onean' egin dute.

  • EAJk eta PSEk joan den astean egin zuten bileraren irudia. EFE.

    EAJk eta PSEk joan den astean egin zuten bileraren irudia. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabako Foru Aldundirako "akordio programatikoa" lantzen hasi dira gaur EAJ eta PSE-EE, bi alderdiok agiri baten bidez baieztatu dutenez.

Arabako Batzar Nagusien egoitza nagusian egin dute bilera goizean jeltzaleek eta sozialistek, eta bi taldeotako ordezkarien arabera, "sintonia onean" egin dute.

Datorren legealdian "Arabako gizartearen beharrei erantzuteko" adostasunak bilatzeko beharra nabarmendu dute agirian.

EAJko eta PSE-EEko buruzagiak joan den astean ere elkartu ziren, maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren. Andoni Ortuzar jeltzaleak eta Idoia Mendia sozialistak erakundeen egonkortasunaren aldeko akordioak bilatzen ahaleginduko direla aurreratu zuten orduan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena