16:28

Udal eta Foru Hauteskundeak

Araba

Arabako PSE-EEk esan du ez duela arazorik Urtaranekin hitz egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrela erantzun diote Arabako sozialistek Gasteizko alkate berriari, izan ere, sozialistek hala nahi izanez gero, jeltzaleekin koalizio gobernua osatu dezaketela adierazi du.

  • Cristina Gonzalez Arabako sozialisten idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

    Cristina Gonzalez Arabako sozialisten idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabako PSE-EEk adierazi du ez duela "inolako arazorik" Gorka Urtaran Gasteizko alkate berriarekin hitz egiteko. Urtaranek gaur esan du, sozialistek hala nahi badute, jeltzaleekin koalizio gobernua osa dezaketela "astelehenetik aurrera"; izan ere, "ateak irekita daude".

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, Arabako sozialistek baieztatu dute Gasteizko zinegotzi sozialisten eta jeltzaleen arteko harremanak "onak" direla. "Beti harreman ona izan dugu, baina gauza bat da harreman onak izatea eta bestea itun bat urratzea", adierazi dute.

Bilera bat egiteko Urtaranen deirik jaso ez dutela adierazi ostean, Arabako PSE-EEko iturriek nabarmendu dute ez dutela inolako arazorik Urtaranekin hitz egiteko. Dena den, gogoratu dute PSE-EEren Euskadiko zuzendaritzak bilera egingo duela astelehenean Andoainen gertaturikoa aztertzeko. Gogoratu, EAJren zinegotzi batek emandako boto zuriak Andoaingo alkatetza berreskuratzea eragotzi ziola PSE-EEri, EH Bilduren mesedetan.

Ondoren, eta Andoainen gertatukikoaren ondorioz, PSE-EEko Gasteizko zinegotziak abstenitu egin ziren alkatea aukeratzeko bozketan; aitzitik, Gorka Urtaran aukeratu zuten Gasteizko alkate EH Bilduren (6 zinegotzi), EAJren (5 zinegotzi), Hemen Gauderen (2 zinegotzi) eta Irabaziren (zinegotzi bat) babesari esker.

"Bilera batera deitzen bagaituzte, Urtaranekin edo EAJrekin hitz egingo dugu eta hortik aurrera ikusiko dugu zer gertatzen den", adierazi dute. "Erakunde guztietan elkar ulertu beharko dugu", gaineratu dute.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena