Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina

Aniztasuna onartzea bizikidetzarako ezinbestekoa dela babestu du PSE-EEk

Ortuzarrek esan du EH Bilduk ez dakiela gobernatzen. Otegik konpromisoa eskatu dio EAJri, 'trifachito'ak udaletan eta aldundietan agindu ez dezan. EPk PSE kritikatu du EAJrekin itunak egitegatik.

PSE-EEren ekitaldia Bilbon.
PSE-EEren ekitaldia Bilbon.
PSE: 'Aniztasuna aukera bat da sozialistontzat'

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Andoni Ortuzarrek EAJren aldeko botoa eskatu du, datozen hauteskundeen ostean EH Bilduk udalerrietan gobernatu ez dezan, koalizio soberanistak kudeatzen ez dakiela iritzita.

EAJk Laudion egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Han izan dira Ramio Gonzalez Arabako zerrendaburua eta Ander Añibarro Laudioko alkategaia, Ortuzarrekin batera.

Maiatzaren 26an, Araban, bi aukera izango direla nabarmendu du Ortuzarrek: “Euskadiren erritmora haztea eta modernizatzea edo marmotaren egunerokoan jarraitzea”. “Marmotaren eguna, Bilduren eguna da, goizero jaikitzen dira, baina ez da ezer gertatzen, ez dago proiekturik eta herriak ez du hobekuntzarik”, adierazi du.

Halaber, Laudioko alkateari zehazki eta EH Bilduko ordezkariei oro har,  “EAJri erasotzen aritzea” leporatu die. “Beren gaitasun eza justifikatzeko EAJri egiten diote eraso; eta egunero Diputazioaren eta Jaurlaritzaren kontra aritzen dira, udalerriko egunerokotasunari aurre egin barik”, kritikatu du.

Laudioko Udalean EH Bilduk egindako kudeaketa kritikatu du EAJk
Laudioko Udalean EH Bilduk egindako kudeaketa kritikatu du EAJk
Laudioko Udalean EH Bilduk egindako kudeaketa kritikatu du EAJk

1:32

EH Bildu

Arnaldo Otegik azpimarratu du EH Bilduk ez duela ahalbidetuko ‘trifachito’a Euskal Herriko udal eta foru gobernuetan sartzea, eta EAJri konpromiso bera har dezala eskatu dio.  

Koalizio soberanistak Agurainen egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Otegirekin batera, Kike Fernandez de Pinedo Arabako zerrendaburua eta Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkategaia izan dira.

Otegik esan du EH Bilduk emandako hitza bete duela, “eskuina geldiarazita”. Ildo horretan, gogora ekarri du 2015ean, Gorka Urtaran (EAJ) alkate izatea babestu zutela, Javier Maroto (PP) Udal Gobernutik kentzeko. Duela lau urteko hauteskundeak PPk irabazi zituen Gasteizen, eta EH Bildu izan zen bigarren indarra.

“Orduan egin bezala, orain ere autoritarismoa udal eta foru gobernuetatik kanporatu behar dugu”, adierazi du PP, Ciudadanos eta Voxi aipu eginez.

“EH Bilduk argi eta garbi baztertzen du alderdi horiek udal eta foru gobernuetan sartzea”, berretsi du Otegik, eta EAJri konpromiso bera ager dezala eskatu dio.

Azken urteetan Araban eta Gasteizen egindako 'lan handia' aldarrikatu du EH Bilduk
Azken urteetan Araban eta Gasteizen egindako 'lan handia' aldarrikatu du EH Bilduk
Azken urteetan Araban eta Gasteizen egindako 'lan handia' aldarrikatu du EH Bilduk

1:11

Elkarrekin Podemos

Elkarrekin Podemosek Durangon egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia, eta Lander Martinez idazkari nagusiak PSE-EE eta EAJren arteko itunak izan ditu hizpide.

Gaur goizean, Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagiak positibotzat jo ditu bere alderdiak jeltzaleekin Jaurlaritzan, aldundietan eta udaletxeetan egindako akordioak.

Adierazpen horien harira, Martinezek PSE-EEren jarrera kritikatu du, “hauteskundeetako emaitzak zeintzuk izango diren jakin aurretik, EAJren bat eginda jarraitzea erabaki duelako”.

“Maiatzaren 26ko emaitzak zeintzuk izango diren jakin gabe, Mendia andereak erabaki du jada norekin egingo dituen itunak herrietan eta foru aldundietan; oso tristea da hori”, adierazi du.   

Martinezen esanetan, PSE-EEren buruzagiak Euskadiko herri eta hirietan “gehiengo alternatiboak” osatzeko aukerari uko egin dio. “Erakundeak beste era batera kudeatzeari, herritarren beharrizanak kontuan hartuko dituen tokiko politikak ezartzeari eta lurraldeen arteko arrakalari amaiera emateko aukerari uko egin dio”, kritikatu du.

Nolanahi ere, hau guztia harritzekoa ez dela erantsi du; izan ere, “aukera duen bakoitzean, Alderdi Sozialistak eskuinarekin egiten ditu itunak: Madrilen, Ciudadanosekin, eta Euskadin, EAJrekin”, azpimarratu du.

PSE-EEk 'Rementeriaren eredu neoliberala' nahiago duela salatu du Martinezek
PSE-EEk 'Rementeriaren eredu neoliberala' nahiago duela salatu du Martinezek
PSE-EEk 'Rementeriaren eredu neoliberala' nahiago duela salatu du Martinezek

1:00

PSE-EE

Arratsaldean Bilbon egindako ekitaldian, Teresa Laespada PSE-EEko Bizkaiko zerrendaburuak esan du “herritar aktiboa” izateko asmoz egin zuela salto politikagintzara. “Manifestazioak beharrezkoak dira, baina manifestazioetara joatea ez da nahikoa; politika ezinbestekoa da herritar gisa ditugun lau erronka nagusiak aurrera eramateko”, erantsi du.

Laespadaren hitzetan, erronka horiek hauek dira: ingurumena, berdintasuna, demografia eta migrazioa.

Bestalde, Alfonso Gil Bilboko alkategaiak azpimarratu du askatasuna bezalako baloreak babestea garrantzitsua dela “gizartea batzeko”.

Ildo horretan, Gilek adierazi du aniztasuna onartzea ezinbesteko elementua dela bizikidetza lortzeko.

“Guretzat ezberdin pentsatzen duena ez da arazoa. Alderantziz, aukera bezala ikusten dugu. Pertsona horiekin egiten ditugu hiriak. Politika sozial onena hezkuntzan eta kulturan oinarritzen da”, erantsi du.

PSE: 'Aniztasuna aukera bat da sozialistontzat'
PSE: 'Aniztasuna aukera bat da sozialistontzat'
PSE: 'Aniztasuna aukera bat da sozialistontzat'

0:58

PP

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritza, lurraldeak “itotzea” leporatu baitio.  Ildo horretan, eskumenak foru aldundien esku egon beharko liratekeela babestu du, foru gobernuek Jaurlaritzari ezer eskatu behar ez izateko.  

Alderdi Popularrak Laudion egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Iñaki Oyarzabal Arabako zerrendaburua, Iñigo Pedruzo Laudioko alkategaia eta Alonso izan dira bertan.

PPko buruzagiak foruak babestu ditu, eta Jaurlaritza hiru lurraldeak “itotzen” ari dela salatu du. “Aldundiek bildutako diru guztia Jaurlaritzari eman behar diote eta gero eskean ibili behar dira”, kritikatu du.  

“Ni ez naiz eskean ibiliko”, azpimarratu du. “Euskal herritarrok gure nortasuna eta foruak ditugu; egoera zailetan eutsi ditugu, baina erakunde komun bat eratzea erabaki genuen eta orain erakunde horrek guztiok irentsi gaitu; aldatzeko unea iritsi da”, azaldu du.  

Jaurlaritzak inbertsioak bideratzeko orduan Araba kontuan ez duela salatu du PPk
Jaurlaritzak inbertsioak bideratzeko orduan Araba kontuan ez duela salatu du PPk
Jaurlaritzak inbertsioak bideratzeko orduan Araba kontuan ez duela salatu du PPk

0:57

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak