Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

22:26

Udalen osaketa

Kanpaina itxiera

Euskadi 'ez desegiteko' M26an EAJri botoa ematea eskatu du Ortuzarrek

Agentziak| Erredakzioa

"EAJ, apaltasun handiarekin, Euskadi, Europaren pare, bizitzeko toki on bat bihurtzeko, proiektuak josteko erabili dugun haria izan da", aldarrikatu du.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauteskunde kanpainako azken egunean EAJren aldeko botoa eskatu du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak, eta euskal herritarren "mobilizazio orokor" bat aldarrikatu du, "Euskadi eta lurralde historikoak desegitea" saihesteko.

EAJk hauteskunde kanpaina Bilbon itxi du. Iñigo Urkullu lehendakariak, EAEko hiru hiriburuetako alkategai jeltzaleek, hiru lurralde historikoetako ahaldungai nagusiek eta Izaskun Bilbao Europako Parlamenturako hautagaiak parte hartu dute mitinean.

"Gaur Euskadi ondo dago", esan du buruzagi jeltzaleak, baina beti horrela izan ez dela gogorarazi du. Azken 40 urteetan EAJ "herria batzeko orratza eta haria ahal zen finen pasa duen eskuineko eskua izan da", gaineratu duenez.

"EAJ, apaltasun handiarekin, Euskadi, Europaren pare, bizitzeko toki on bat bihurtzeko, proiektuak josteko erabili dugun haria izan da", aldarrikatu du Ortuzarrek..

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena