Udal eta foru hauteskundeak -

M26

EAJk irabazi du Gipuzkoan; EH Bildu, bigarren

PSE-EEk hirugarren lekuari eutsi dio, 9 batzarkiderekin. Elkarrekin Podemosek 4 ordezkari lortu ditu, eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuen kideari eutsi dio.

Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak. EiTB
Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak.
Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak. EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabazi ditu foru hauteskundeak Gipuzkoan. Jeltzaleek 20 batzarkide lortu dituzte, duela lau urte baino bi gehiago. Duela lau urte baino 18.000 boto gehiago eskuratu dituzte oraingoan.

EH Bildu da bigarren indarra, 17 batzarkiderekin (duela lau urte eskuratutako kopuru bera). Juan Karlos Izagirreren hautagaitzak 2015ean baino 13.000 boto gehiago lortu ditu, baina 2011n lortutako babesa erdietsi barik.

PSE-EEk hirugarren tokiari eutsi dio, 2015eko emaitzak errepikatuta: 9 ordezkari. Batzarkide kopuruan mantendu badira ere, botoetan gora egin dute sozialistek (3.712 boto).

Elkarrekin Podemos laugarren da, bi eserleku (6tik 4ra) eta 20.000 boto jaitsita.

PPk Batzar Nagusietan zuen batzarkideari eustea lortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Gipuzkoa Europako hauteskundeak emaitzak online Europako hauteskundeak 2019 Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak