• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Kosmos
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Hauteskunde Orokorrak
  • Udal eta foru hauteskundeak
  • EAE-ko Hauteskundeak 2020
  • Kataluniako Hauteskundeak 2021
  • AEB-ko HAUTESKUNDEAK
  • Europakoak

Udal eta foru hauteskundeak -

M26

Elkarrekin Podemosek 'ezkerraren batasunari' etekina atera diola uste du Martinezek

Bestalde, hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan direla eta duela hilabete batekoekin (orokorrak) alderatuta "atzera" egin dutela onartu du Pablo Iglesiasek.

Lander Martinez, Isabel Salud eta Ramon Sanchez. Argazkia: EFE/Luis Tejido
Lander Martinez, Isabel Salud eta Ramon Sanchez.
Lander Martinez, Isabel Salud eta Ramon Sanchez. Argazkia: EFE/Luis Tejido

Agentziak | Erredakzioa

publikatuta: 2019/05/27 18:35 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2019/12/10 14:43 (UTC+1)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Barne batasunari dagokionean, koalizioak unerik onena bizi ez duela onartu du Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak, baina "hanka-sartzeak" eginda ere, Euskadin Elkarrekin Podemosek "markari eta proiektuari Estatuan baino etekin handiagoa atera dio, ezkerreko batasunaren aldeko apustu argia egin delako".

Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak indarrekin batera osatutako koalizioaren hauteskunde emaitzak aztertu ditu Martinezek. Zenbait udaletan "gobernuaren giltza" izango direla ziurtatu du buruzagi moreak, besteak beste, Errenterian, Durangon eta Andoainen. Akordio "programatikoak" ixten baldin badituzte EH Bildurekin gobernatuko lukete.

Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiarekin eta Ramon Sanchez Equo Berdeetako bigarren bozeramailearekin batera agerraldia egin du Martinezek koalizio morearen egoitzan. "Gure txokoa aurkitzea eta gure proposamenak nahikoa entzutea lortu ez dugula bistakoa da, kanpaina EAJren eta EH Bilduren arteko lehia bezala planteatu dutelako", azpimarratu du.

"Barneko borrokek" eragin ahal izan dietela "gogoan hartu" du koalizio moreko buruzagiak. Zentzu horretan, "barne zatiketarik gabeko antolakuntza" bat lortzeko pertsonalki lan egin duela gogorarazi du.

Iglesias: "Borrokan ari garenean eta zatituta gaudenean ezkerrari ez zaigu funtzionatzen"

Bestalde, Pedro Sanchezekin koalizioko Gobernu bat osatzea edo maila guztietan (erkidego eta udaletan) gobernagarritasunerako bloke bat sortzea eskatu du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak, nahiz eta atzoko hauteskundeetan emaitzak txarrak erdietsi zituztela onartu.

Hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan direla eta duela hilabete batekoekin (orokorrak) alderatuta "atzera" egin dutela onartu du Iglesiasek. Horrela, pozik ez daudela eta autokritika egitea egokitzen zaiela azaldu du, baina "pisu estrategiko ikaragarria" izaten jarraitzen dutela zehaztu du, Estatu, erkidego eta udal mailan bloke progresistako gobernuak eraikitzeko.

Prentsaurreko laburra eman du Iglesiasek. Datozen asteetan Estatuko Hiritarren Kontseilu berri bat deituko duela iragarri du, hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Ezkerraren zatiketak, Madrilgo Udalean zein erkidegoan, babesa "kendu" diela errepikatu du.

"Borrokan ari garenean eta zatituta gaudenean ezkerrari ez zaigu funtzionatzen. Guztiek autokritika egin beharko dugu eta zatiketak babesa kentzen duela jakin", nabarmendu du.

El secretario general de Podemos, Pablo Iglesias. Foto: EFE

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE/Luca Piergiovanni

Erlazionatutako edukiak

Andoni Ortuzar EAJko presidentea.

EAJk bere nagusitasuna berretsi du EAEn, eta Nafarroan eskuina gailendu da

Lander Martinez, maiatzaren 26ko hauteskundeetan

Lander Martinez: ‘Hiru hiriburuetan zinegotziak mantendu edo igo egin ditugu’

Lander Martinez (Elkarrekin Podemos).

Elkarrekin Podemosek 37.000 boto galdu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Ezker Anitza-IU
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online