Udal eta foru hauteskundeak -

M26

Navarra Sumak 20. eserlekua lortu du, eta Ezkerrak berea mantendu du

Botoen zenbaketa bukatuta, EH Bilduk eserleku bat galdu du, eta 7rekin geratu da. Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan eskuratutako eserleku bakarra mantentzea lortu du Ezkerrak.

Navarra Suma, igandeko emaitzak ospatzen. Argazkia: EFE.
Navarra Suma, igandeko emaitzak ospatzen.
Navarra Suma, igandeko emaitzak ospatzen. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan zenbatzeke zeuden botoek 20. eserlekua eman diote Navarra Sumari. Horrela, botoen % 100 zenbatuta, UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatutako koalizioak 20 parlamentari eskuratu ditu.

Botoen % 3 duen eta zenbaketaren zain zegoen Ezkerrak, azkenean, Foru parlamentuan eskuratutako eserleku bakarra mantentzea lortu du.

Txanponaren beste aldean, EH Bilduk eserleku bat galdu du, eta 7 parlamentarirekin geratu da Nafarroako Parlamentuan.

Zenbatzea burututa, beraz, Navarra Suma da indarrik bozkatuena, 20 parlamentarirekin. Ondoren, PSNk 11 eserleku lortu ditu; Geroa Baik, 9; EH Bilduk, 7; Ahal Duguk, 2; eta Ezkerrak, 1.

Javier Esparza Navarra Sumako hautagaiak hogeigarren parlamentaria lortu izana ospatu du Twitterren, eta izandako "konfiantza" eskertu die koalizioari botoa eman diotenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa EH Bildu Izquierda-Ezkerra Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma