Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Gorenak eguerdia arteko epea eman dio Bilduri alegazioak aurkezteko

Auzitegiak onartu egin du Fiskaltzak eta Abokatutzak aurkeztutako inpugnazioak izapidetzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenden aurka aurkeztutako errekurtsoak izapidetzea onartu egin ditu bart Auzitegi Gorenak. Era berean, alegazioak aurkezteko epea jakinarazi die aldeei (gaurko eguerdia arte), Goreneko iturriek jakitera eman dutenez.

16 magistratuk osatzen duten epaimahaiak Fiskaltzaren eta Abokatutzaren helegiteak bi prozeduratan pilatzea erabaki du, bat Bilduren inpugnazioak aztertzeko eta beste bat hauteskunde taldeei buruz erabakitzeko.

20:00ak igarota aurkeztu ditu Fiskaltzak Bilduren 254 hauteskunde zerrenden eta 18 haustekunde taldeen aurkako inpugnazioak. Batasunak haustekundeetan parte hartzeko "erabiltzen dituen" hautagaitzak direla uste du Fiskaltzak.

Auzitegi Gorenaren 61. epaimahaian aurkeztutako helegiteak 400 orrialde ditu, eta, Estatuko Fiskaltza Nagusiak jakitera eman duenez, Bildu eta Batasunaren arteko harremana agerian uztea helburu duten frogak biltzen dira bertan.

Alderdi politikoen erregistroan Sorturen izen-ematea debekatzeko Gorenak erabilitako agiri aipagarrienak froga gisa aurkeztu ditu Fiskaltzak oraingoan ere. Bertan "prozesu demokratikoan aurrera egiteko indarrak batzeko" borondatea du Batasunak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak jakitera eman duenez.

Elkarrizketa telefonikoak

Batasunako buruzagien artean izandako elkarrizketa telefonikoak barneratzen ditu Bilduren aurkako helegiteak. Elkarrizketetan hautagai "garbien" aukeraketaz mintzatzen dira. Era berean, koalizioaren zerrendetan "hautagai izatea onartzeko egindako presioak" azaltzen dira elkarrizketetan.

Bilduren hautagaitza zerrendak Batasunaren ''''tresna'''' direla frogatzeko, ''''zerrendak sortzerako orduan EAko buruekin izandako tentsioak'''' jazotzen ditu Fiskaltzak, eta bereziki egiten dio aipamen ''''Herri Akordioa oinarrizko metodologia'''' izeneko dokumentuari.

Fiskaltzak gogoratu du idatzi horrek hauteskunde zerrendetako postuak erabakitzeko irizpideak ezartzen dituela, eta, helegitearen arabera, aurreko hauteskundeetan ezker abertzaleak lortutako emaitzek eta boto aurreikuspenek ezartzen dituzte zerrendetan postuetako irizpideak.

Era berean, Fiskaltzaren testuak adierazten duenez, ''''izugarri'''' handia da ''''ustez independenteak'''' diren hautagaien zenbatekoa (EAko eta Alternatibako hautagaiak batuta ere, gehiago dira independenteak).

Estatuko Abokatutzak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea