X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Garitano: 'Bildu ez da komenientziazko familia, familia ugari bat da'

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bilduren hautagaiak adierazi duenez, koalizioa "anitza eta zabala" da, eta "familia abegitsua" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bilduren hautagaiak azaldu duenez, koalizioa "ez da interesen arabera egindako ezkontza bat, familia ugari bat baizik, zabala eta irekia".

Tolosan egindako ekitaldian parte hartu du gaur Garitanok. Era berean, Onintza Lasa EAko buruzagia bertan izan da. Garitanok azaldu duenez, koalizioa "anitza eta zabala" da, eta "familia abegitsua" da. "Gipuzkoaren eta herri honen alde lan egin nahi duen ororentzat ateak zabalik ditu koalizioak", Garitanoren ahotan.

Kazetariak adierazi duenez, "ohitura ezberdinak bateratzea" izan zen Bilduren aurreneko erronka, "eta lortu du". Ondoren, hauteskundeetan izateko Estatuaren oztopo guztiak gainditzeko erronka izan zuen eta hori ere lortu du, Garitanoren esanetan.

Hautagaiak esan duenez, Bilduk "Gipuzkoako gizartearen gehiengoak eskatzen duen tresna bihurtzeko" erronka du orain.

Garitanoren hitzetan, "Madrilek Bilduren emaitzak luparekin begiratuko ditu", baina Estatuak "jarritako oztopo guztiak gainditu ditu demokraziaren aldeko olatuak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea