X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Inkesta

UPNk irabaziko du Iruñean, baina akordioak beharko ditu gobernatzeko

Inkesten arabera, UPNk 9-12 ordezkari lortuko ditu. Bildu 2-4 zinegotzirekin sartuko da Iruñeko udalean eta Nafarroako PP ordezkari batekin edo birekin estreinatuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan, UPNk berriro lortuko du Iruñean alderdirik bozkatuena izatea, baina alkatetzako lortu ahal izateko akordioetara heltzea beharrezkoa izango du. Hala ondoriozta daiteke Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek igande honetan plazaratutako inkestetatik. Diario de Navarra egunkariaren arabera, UPNk 11-12 zinegotzi izango ditu, hots, aurreko legealdian baino bat edo bi gutxiago. Nafarroa Baik 8-7 ordezkari eskuratuko ditu; PSNk, 3-4; Bilduk, 2-3; eta Nafarroako PPk, bat edo bi.

Alkategaien inguruan herritarrek duten iritziari dagokionez, puntuaziorik altuena Uxue Barkosek (NaBai) lortu du: 5,5 puntu. Barkosen atzetik, hurrenez hurren, hauek dira hautagai baloratuenak: Enrique Maya UPNren alkategaia (5,1); Edurne Eguino Izquierda-Ezkerra koalizioaren alkategaia (5); Eva Aranguren Bilduren alkategaia (4,9); Jose Nuñez Nafarroako PPren alkategaia (4,6); Juan Moscoso PSNren alkategaia (4,4); eta Jose Javier Villafranca CDNren alkategaia (4,2).

Bestalde, Diario de Noticias egunkariak zabaldutako datuen arabera, UPNk 9-10 zinegotzi izango ditu Iruñeko udaletxean; NaBaik, 8-9; PSNk eta Bilduk, 3-4; PPNk, bi; eta Izquierda-Ezkerrak, bat. Iruindarrek gehien baloratzen dituzten alkategaiak, berriz, hauek dira: Nafarroa Baiko Uxue Barkos (6,1); Bilduko Eva Aranguren (5,4); Izquierda-Ezkerrako Edurne Eguino (5,1); UPNko Enrique Maya (4,5); PSNko Juan Moscoso (4,3); CDNko Jose Javier Villafranca (3,8); eta PPNko Jose Nuñez (3,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea