Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

"Zubiak eraikitzen dituen Donostia" sustatuko du Goiak

Bestalde, EAJk talentuak Arabatik ez ihes egiteko egitasmo bat aurkeztu du; eta Bizkaian, "segurtasuna eta bermea" ematen duten erakundeak bultzatuko ditu, ziurgabetasunari aurre egiteko.

Goia (erdian), lehendakaria (eskuinean) agurtzen. Argazkia: Efe
Goia (erdian), lehendakaria (eskuinean) agurtzen. Argazkia: Efe
Goia (erdian), lehendakaria (eskuinean) agurtzen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako Alkate eta EAJren alkategai izango denak "zubiak eraikitzen dituen Donostia" defendatu du, "murruak eraikitzera itzuli nahi duten nostalgikoen" aurrean. Hori horrela, "elkarlanean" aritzeko deia egin du.

Goiak horixe azpimarratu du maiatzaren 28ko hauteskundeei begira Donostiako Udalerako osatu duten zerrendaren aurkezpenean, Boulevardean, Iñigo Urkullu lehendakaria, eta zenbait sailburu eta buruzagi jeltzale aldamenean zituela.

Donostiako alkategaiak esan du "nostalgia populismoaren erregaia" dela, eta "Donostia indartsuagoa eta batuagoa" edukitzeko deia egin du. "Aurrera egiten duen eta aurrera egiten jarraitu behar duen hiri bat, etorkizunera begira, beldurrik gabe, eta guztion artean eraiki nahi dugun hiria irudikatuz", gaineratu du.

Hurrengo legegintzaldirako lantaldeari dagokionez, Goiak esan du "egungo zinegotzi taldeak pilatutako esperientziari hiru emakume" batuko zaizkiola postu garrantzitsuetan: Olatz Yarza (seigarren), Ana Lopez (bederatzigarren) eta Idoia Gracia (hamargarren).

Bestalde, Beatriz Arolazabal EAJren Gasteizko alkategaiak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiak talentua erakartzeko eta mantentzeko egitasmo bat aurkeztu dute, 'Gasteiz-Araba Talent', "kualifikazio altuko formazioa delako gizarte modernoen garapenerako oinarria".

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusigai jeltzaleak, berriz, azpimarratu du "ziurgabetasunari aurre egiteko segurtasuna eta bermea ematen duten erakundeak" behar direla, "Bizkaia hobeagoa egiten zentratuak".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Eneko Goia Hautagaiei buruzko albisteak Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Bizkaiko Foru Aldundia