Espainiako Gobernuarekin errefuxiatu zentroaren harira piztutako polemika hartu du hizpide Arabako ahaldun nagusiak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Gonzalezen esanetan, eraikina berritzeko proiektua 24 milioi euroan zenbatetsi zuen garai hartan txosten horrek.
Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, proiektuak "legea errespetatzen du", eta berretsi du Foru Aldundiaren nahia Arabako ardoek Errioxa Jatorri Izen Kalifikatuaren barruan jarraitzea dela.
Diputatu nagusiak, Gasteizko alkateak eta Eudeleko presidenteak, Arabako Mendialdeko Koadrilako presidenteak eta Arabako Batzar Nagusietako presidenteak ekimenarekin bat egiteko adierazpen bat irakurri dute, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "justizia egiteak esan nahi du erruduntasuna frogatzen den kasuetan justiziaren jarduera gupidagabea izatea".
Arabako ahaldun nagusiak hasi berria den kurtso politikorako erronka nagusiak zehaztu ditu gaur Arabako Batzar Nagusietan. Familiak eta enpresak babestea izango dela helburu nagusia esan du Ramiro Gonzalezek, eta horretarako fiskalitatean neurriak hartzen jarraituko dute.
Arabako ahaldun nagusiak sakrifizioaren eta irabazien arteko oreka bilatzearen alde egin du, Mercedes Benz multinazionalak Gasteizen egiten duen inbertsioa gauzatzen lagunduko duen "agertoki argia" sortzeko.
Konpainiak proiektatutako lau datu-zentroetatik ahalmen potentzial handiena duen datu-zentroa da hau, Lisboan eraikiko duenarekin batera, eta gehienez 100 MW-eko edukiera izango du.
Arabako ahaldun nagusiak uste du Osakidetzan kalitate maila altuari eutsi behar zaiola, "eskaintzen diren zerbitzu publikoen kalitatearen araberakoa baita biztanleriak landa-eremuan irautea".
EH Bilduk, indartsu bigarren postuan, botoen % 23 lortuko luke. Elkarrekin Podemos izango litzateke babesik handiena galduko lukeen taldea, % 2,7 gutxiago jasota, aurreko hauteskundeekin alderatuta.
Ramiro Gonzalez aste honetan bilduko da oposizioarekin egoeareren berri emateko. Hala ere, gehiago itxaron gabe, enpresen likidezia eta galerak orekatzeko urgentziazko neurriak hartuko ditu.
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi du bi zentral hidroelektrikoak instalatzeko urtegi oso garrantzitsuak eraiki beharko liratekeela Badaia mendilerroaren bi aldeetan,
eta hori ez datorrela bat Arabaren beharrizanekin.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ohartarazi duenez, "gauzak ez dira bakarrik konpontzen", eta beharrezkoa da neurriak hartzea covid-19aren kutsatzeen aurrean.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak egindako adierazpenen ostean, ez du "inolako zalantzarik" AHTaren sarrera Gasteizen lur azpitik izango dela.
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusiak, fruituaren aurtengo kalitatea azpimarratu du eta mahastizainek bidezko prezioa kobratzea eskatu du berriro. Aldundiak kiloko 0,70 eta 0,80 euro artean ezartzen du mahatsa ekoizteko batez besteko kostua.
Ramiro Gonzalezek eskua luzatu die gainontzeko alderdiei akordioetara ailegatzeko. Oposizioak, aldiz, autokritika gehiago eta erabaki estrategikoak ez ditzala enpresa pribatuen esku utzi eskatu diote.
Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.
Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan duenez, "trebiñarrentzat baliagarria eta positiboa" da hitzarmena, euren "bizi-kalitatea handiagoa" izan dadin.
Arabako ahaldun nagusiak argi utzi du Forondaren berritzeak eta Jundizko geltokiaren inbertsioak Estatuko aurrekontu orokorren babesa justifikatzen dutela.
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak eta Encina Castresana Aiarako Koadrilako presidenteak Euskaraldira atxikitzeko agiri bat irakurri dute.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Baskoniako jokalariak hartu dituzte Buesa Arenan.
Gaur, San Prudentzio jai-bezpera, balkoi zein leihoetatik ospatuko da, eta Arabako Foru Aldundiak jarduera ofizial zein herrikoiak #ArabakoJaiakEtxezetxe ekimenaren barruan biltzeko eskatu du.
Aurrez aurreko arreta zerbitzua irailera arte atzeratuko da, baina gutunak bidaltzeko epeak mantenduko dira, beraz, izapideak online sistemaren bidez gauzatu ahal izango dira apirilean.
Osakidetzak martxan jarritako dispositiboa "nahikoa" izan dela uste du Arabako ahaldun nagusiak, eta azpimarratu du "geroz eta ohe gehiago libre" geratzen ari direla.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidentea izango dira bileran.
Jeltzaleek 43. aldiz ospatuko dute igande honetan, Forondan, Alderdi Eguna, 'Euskadik aurrera darrai' goiburuarekin. Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Urkulluk eta Ortuzarrek hitza hartuta.