Itxi

Udal eta foru hauteskundeak

Kanpainaurrea

Gasteizko Udaltzaingoaren plantilla 45 agente gehiagorekin handitzea proposatu du Etxebarriak

Agentziak | EITB Media

PSE-EEren Gasteizko alkategaiak 'Argiztapenaren Interbentziorako Plan' bat ere aipatu du, herritarrek salatutako hiriko puntu eta espazio ilunak aztertzeko.

  • Maider Etxebarria eta Jon Armentia, larunbat honetan, Gasteizen. Argazkia: @metxebarria_vg

    Maider Etxebarria eta Jon Armentia, larunbat honetan, Gasteizen. Argazkia: @metxebarria_vg

Maider Etxebarria PSE-EEren Gasteizko alkategaiak Udaltzaingoaren plantilla handitzea proposatu du, 45 agente gehiagorekin, 500 langile izateraino.

Etxebarriak Jose Erbina kalean obretan dagoen eraikinaren ondoan egin du iragarpena. Datozen hilabeteetan Udaltzaingoaren bulego berriak izango dira bertan, Gasteizko tren geltokitik gertu. Jon Armentia udal zerrenda sozialistako 'bigarrena' lagun izan duela, PSE-EEk hauteskunde programan herritarren segurtasunari buruz aurkeztuko dituen proposamenetako batzuen berri eman du Etxebarriak.

"Gasteiz hiri segurua bada ere, herritarrek neurri gehiago eskatzen dituzte. Guk polizia zerbitzua hobetu nahi dugu, eta, horregatik, plantilla handitzea proposatzen dugu, 45 agente gehiagorekin", adierazi du.

Gainera, "ondo argiztatutako eremuak eremu seguruagoak" direla gogorarazi du. Ildo horretan, 'Argiztapenaren Interbentziorako Plan' bat aipatu du, herritarrek salatutako hiriko puntu eta espazio ilunak aztertuko dituena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena