Udal eta foru hauteskundeak -
AURREKANPAINA
Leioako errepidea lurperatzeko lanetan EAJk eta PSEk herritarrak "traizionatu" egin dituztela esan du PPk
Raquel Gonzalez Bizkaiko diputatu izateko PPren hautagaiak esan duenez, herritarren iritzia ez da kontuan hartu lanak egiterakoan. "Berandu eta gaizki ari dira gauzak egiten", esan du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Leioako errepidea lurperatzeko lanetan EAJk eta PSEk herritarrak "traizionatu" egin dituztela esan du PPk. Popularren arabera, herritarren iritzia kontuan hartu gabe "petatxuak jartzen" ari dira jeltzaleak eta sozialistak.
Raquel Gonzalez Bizkaiko diputatu izateko PPren hautagaiak eta Jon Albisu Leioako alkategai popularrak agerraldia egin dute aipatutako herri horretan, eta, batez ere, errepidea lurperatzeko lanen inguruan aritu dira.
Gonzalezen arabera, "berandu eta gaizki" ari dira lanak egiten EAJ eta PSE. "Herritarrek kalean eskatutakoa bulegoetan euren erara moldatu egiten dute", esan du.