cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:32

Kosmos

Parisko Hitzarmenaren ostean

Cristina Narbonaren hitzaldia, klima aldaketari buruz

EITB.EUS

195 estatuk Parisko hitzarmena sinatu zuten 2015ean COP21 goi-bileran, klima aldaketaren aurkako konpromisoa hartzeko, hainbat komunikabidek, artistak, enpresak, unibertsitatek eta GKEk bultzatuta.

  • Cristina Narbona. Argazkia: Zarautz On

    Cristina Narbona. Argazkia: Zarautz On

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Geroz eta gehiago dira karbono gutxiko eredu ekonomiko berria eraiki nahi dutenak, klima aldaketaren erronkari aurre egiteko. Azken urteotan ugaritu egin dira klima aldaketari buruzko ebidentzia zientifikoak, eta, halaber, berrikuntza bultzatzeko modu berrien ezagutza izugarri igo da, alternatiba bat sortzeko asmoz.

Klimarekin miloi bat konpromiso lortzeko, eta gizateriaren erroka erraldoi honen aurrean, klima aldaketari aurre egiteko ekimenei garrantzia emateko eskatu diete enpresa, erakunde eta herritarrei.

Apustu bezala, Paris hasiera berri baten abiapuntua izatea planteatzen da, iritzi osagarriak elkartuz eraiki daitekeen eredu berri bat aurkitze aldera.

Ingurumen ministro ohi (2004-2008), ekonomia eta ingurumen gaiekin lotutako argitalpen ugariren egile eta egun Segurtasun Nuklearreko kontseilari den Cristina Narbonak COP21 akordioa hobeto ulertzen lagunduko digu.

Hitzaldia maiatzaren 5ean, 19:30ean, izango da, Zarauzko Modelo Aretoan, eta webgune honetan zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka