Itxi

Bilbo

Emakumeen aurkako indarkeria

Zentro psikiatrikora bidali dute Bilbon emakume bati eraso zion gizona

agentziak | erredakzioa

Atxilotuak sexu-erasoa egin zion emakumezko bati, Bilboko Uretamendi plazan. Bizilagunek elkarretaratzea deitu dute iganderako.

Emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezkoa, Bilboko Uretamendi plazan, zentro psikiatriko batera eraman dute, buruko gaitza duelako, Segurtasun Sailetik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Biktimak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren polizia-etxean igandean, lehen orduan. Handik gutxira, egilea identifikatu, inputatu eta, ondoren, zentro psikiatrikora bidali dute.

Gaur eman dute erasoaren berri, eta igandean elkarretaratzea egingo dute auzoko herritarrek, 13:15ean, biktimari elkartasuna adierazteko eta gertatutakoa salatzeko.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.