Bilbo
ikerketa zabalik
Sexu-erasoa eta lapurreta egin diote emakume bati Bilbon
eitb.eus
Erasoa aurreko larunbatean gertatu zen, Ametzola auzoan; horrezkero, biktimak salaketa aurkeztu zuen polizia-etxean. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du.
Emakume bati sexu-erasoa eta lapurreta egin zioten larunbatean, hilak 14, Bilboko Ametzola auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dioenez.
Biktimak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzan egun horretan bertan, eta poliziek ikerketa abiatu zuten, erasoaren egilea edo egileak identifikatzeko.
Gertatutakoaren berri izan eta gero, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek “gaitzespen irmoa” eta “sumina” adierazi dute, eta “babes zintzoena” agertu diote biktimari.
Gainera, aurreratu dute parte hartuko dutela erasoa salatzeko elkarretaratzeetan.
Udalak Genero Indarkeria Prebenitzeko Programaren zerbitzuak eskaini dizkio biktimari, arreta integrala eta espezializatua izan dezan.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
uzten fakturan.