17:07

Donostia

Metro Donostialdea

Loiolako geltoki berria martxan, hurrengo igandean

Zerbitzua ireki ahal izateko, larunbateko 23:10etik igandeko 15:00ak arte zerbitzua gelditu egingo du Euskotrenek eta autobusak jarriko dituzte Amara eta Herrera bitartean.

  • Loiolako geltokia

    Loiolako geltokia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Metro Donostialdeako Loiolako geltoki berria martxan jarriko dute hurrengo igande arratsaldean. Horren ondoren, proiektuaren bigarren fasearekin jarraituko dute eta Donostiako auzoaren terminal berria egiteko eraiki den bide-zubiaren azpian gelditu den gunea berritzeko lanak ere egingo dira.

Geltoki berriaren zerbitzua ireki ahal izateko, larunbateko 23:10etik igandeko 15:00ak arte zerbitzua gelditu egingo du Euskotrenek eta autobusak jarriko dituzte Amara eta Herrera bitartean.

Loiolako geltokiak eskailera eta igogailu bidez sartzeko aukera duen harrera du eta baita 120 metroko luzera dituzten aldeko nasak ere.

Proiektuaren lehenengo fasearen amaiera suposatzen du terminalaren irekierak, eta astelehenetik aurrera behin-behineko geltokia botatzeko lanak hasiko dituzte; baita nasa amaitzeko, iparraldeko fatxada egiteko, bide-zubiaren azpiko gunea berritzeko eta La Salle ikastolako sarrerako eskailerak egiteko lanak ere hasiko dituzte.

Bigarren fasea hurrengo udazkena arte luzatuko da eta 10.000 metro karratuko eremu hori erabat berrituta geldituko da eta  berdeguneak, haurrentzako jolasak edota bide-gorriak jarriko dituzte.

Obraren kostua 20,9 milioi eurokoa izango da, eta horietatik 1,1 milioi berrikuntza lanetarako izango dira eta Donostiako Udalak jarri ditu. Gainontzekoak, Eusko Jaurlaritzak.

Iruzkinak